domingo, 2 de octubre de 2011

Badoa Galdeano...


Esaerak dioen bezala, dena amaitzen da, eta Igor Gonzalez de Galdeanoren Euskalteleko lana ere amaitu egin da. Enpresa utziko duela jakinarazi du aste honetan. Antza denez, ez du arazorik izan; sei urtetako nekeagatik joango dela adierazi du gasteiztarrak. (Hemen, Galdeanoren bloga)

Euskalteleko managerra izan da Galdeano, eta karguan sei urtez egon ondoren, bere postua taldeari “ilusioa” emango dion norbaitek hartzea hobe dela uste du. Izan ere, kargua hartu zuenean bazekien lan gogorra izango zela, baina azkenaldian lanez lepo egon da, eta horrek ahitu egin du. Orain “erronka berriak” behar dituela dio Galdeanok.

Gonzalez de Galdeano eta Madariaga, batera
Aspaldian ari zen kargua uzteko aukerak aztertzen, eta joan den Frantziako Tourrean jakinarazi zion bere asmoa Miguel Madariaga Euskalteleko buruari; publikoki, berriz, aste honetan iragarri du. Dena den, oraindik taldean jarraituko du pixka batean, eta bitarte horretan 2012ko denboraldia prestatzen arituko da, halaxe eskatu baitio Madariagak. Datorren urtarriletik aurrera, berriz, Gorka Gerrikagoitiak hartuko du manager postua, oraingo kirol zuzendariak.

Madariaga “kezkaturik” agertu da, konfiantza guztia beragan jarria baitzuen. Dena den, bere erabakia “ulergarria” iruditu zaio, eta errespetatuko duela esan du. Galdeanok argi utzi nahi izan du Madariagak “oraindik lan-talde ona” duela. “Beti egongo naiz hari laguntzeko prest".

Lau t'erdiko txapelketa iristear da


Pilotarientzat ere bukatu da uda, eta, hortaz, atzean utzi beharko dituzte orain udako txapelketa eta torneoak. Egunerokotasunera bueltatzea tokatzen da. Hala, 2011ko denboraldiko  lau t’erdiko txapelketa aurkeztu dute dagoeneko. Bilbon egin zuten aurkezpena, ostiralean, bai lehenengo mailakoa, eta baita bigarren mailakoa ere. Datorren ostiralean hasiko da txapelketa, urriaren 7an Antzuolan Aritz Lasa eta Urrutikoetxeak jokatuko duten partidarekin, eta azaroaren 27an jokatuko dute finala. Bitarte horretan, partiduak jokatu eta jokatu aritu beharko dira Aspe eta Asegarceko pilotariak, finalera ailegatu ahal izateko, bik baino ez baitute aukera hori izango. Bideoa: http://www.eitb.com/eu/bideoak/osoa/746721/lau-terdiko-txapelketaren-aurkezpena/

Hauexek izango dira txapelketan parte hartuko dutenak, lehenengo mailakoak:

ASPE:

1-Aritz Lasa
2-Idoate
3-Retegi II
4-Xala
5-Mtz de Irujo
6-Barriola
7-Gonzalez
8-Titin III
ASEGARCE:
1-Urrutikoetxea
2-Olaetxea
3-Berasaluze VIII
4-Saralegi
5-Patxi Ruiz
6-Arretxe II
7-Bengoetxea VI
8-Olaizola II

Aurten hamar urte dira ASPE eta ASEGARCE txapelketa hau antolatzen hasi zirenetik, eta aldaketa batzuk ere ekarri ditu denboraldi honetan. Aurrekoetan 20 pilotarik parte hartzen zuten guztira, enpresa bakoitzeko hamarrek, baina aurten hamaseik baino ez dute parte hartuko. Lehiakortasuna eta ikuskizuna areagotzeko egin dutela esan dute enpresek, baina baliteke krisiak horri ere eragin izana. Hala, partidu kopurua eta txapelketaren iraupena ere murriztu egingo dira.


Iaz Mtz de Irujok irabazi zuen txapela, Abel Barriolaren aurka. Baliteke aurten ere errepikatzea. Aukerak badaude bederen.


viernes, 30 de septiembre de 2011

Athleticen garaipena San Mamesen


Athletic - PSG, (2-0)




Athleticek bere lehen garaipena lortu du UEFA Europa Leage txapelketan. Ostegunean París-Saint German talde frantsesaren aurka jolastu dute San Mamesen eta garaile atera dira 2-0 batekin. Igor Gabilondok eta Markel Susaetak sartu dituzte golak. Garaipen honi esker Athleticek, sei punturekin F multzoko liderra bilakatu da.


Talde gorri-txuriaren lehenengo garaipena izan da denboraldi honetan. Bielsaren taldea goibel sentitu da azkenaldian lau partidu galdu dituztelako, baina garaipen hau indartu egin ditu jokalariak. Oscar de Marcosek, Athleticeko jokalariak esan duenez, garaipen hau oso garrantzitsua izan da. "Partidu bat irabazi behar genuen" adierazi du Marcosek. 




Partidua parekatuta hasi da baina laster leoiak nagusitzen hasi dira. Jokalariek gol aukerak izan dituzte lehenengo minutuetatik , baina 20. minuturarte itxaron behar izan dute saleek markagailua estreinatzeko. Athleticen lehenengo gola jokaldi bikain baten emaitza izan da. De Marcosek eskuin hegaletik erdiraketa egin eta Gabilondok boelaz gol ikusgarri bat sartu du. Bigarren gola Aurtemetxe eta Susaetaren lana izan da. Aurtemetxek eskuin hegaletik erdiraketa atera eta bigarren zutoinean Susaetak bigarren gola markatu du. Markagailuak 2-0an geratu dira partiduaren amaierararte.


Ultren erasoak


Partidua hasi baino lehen Bilbo borroka eremua bilakatu da. PSG taldeko ultrek borrokarako gogoak zituzten, eta sale gorri-txuriekin borrokan hasi dira. Lokalak ere hautsi egin dituzte. Mahaiak eta aulkiak jaurti egin dituzte tabernen leihoen kontra. Horren eraginez ertzainak PSGko 13 sale atxilotu ditu.



domingo, 25 de septiembre de 2011

Makau kenyarrak munduko errekorra hautsi du Berlingo maratoian

Patrick Makauk munduko errekor berria ezarri du Berlingo maratoian. 26 urteko atleta kenyarrak 2:03:38tan bete ditu 42.195 metroak, Gebreselassieren (aurtengo Asturiasko Printze Sarietan irabazlea) errekorra baino 21 segundo azkarrago, Berlingo maratoian lortutakoa. Etiopiarra 35.kilometroan erretiratu behar izan da, sabeleko arazoak direla eta.

Atleta kenyarrak horrela baloratu du lasterketa: “Ez naiz guztiz ondo sentitu hasieran, baina lasterketa arindu den unetik guztia ondo joan da. 25.kilometroan, errekorra lortzeko aukera nuela sentitu dut.” Oso pozik agertu da irabazi ostean Makau, “nire kirol bizitzaren momenturik zoriontsuena da”. Eta etorkizunari begira txapeldun olinpiko izan daitekeela uste du, “Jainkoak nahi badu”.

2:03:38ko marka lortzeko, 20,5km/h-ko bataz besteko abiadura eraman du Makauk. Baina, arinago joan ahal dela uste du. “Azken hamar kilometrotan uste dut arinago joateko aukera izan ahal dudala, baina bakarrik joan naiz, ez nau inork jarraitu”, komentatu du kenyarrak.

Garaipen hau oso garrantzitsua da kenyarrentzat, etiopiarrei irabazi izanagatik. Makau horren berri badu jada, “nire entrenatzaileak dei asko jasotzen ari da. Badakit Kenyan jende askok telebistan ikusi duela lasterketa, eta orain ospatzen ari direla”.


Emakumezkoetan Florence Kiplagat kenyarrak irabazi du, 2:19:44ko marka lortuz. Denbora hau urteko bigarren markarik onena da.


IRUJOK ETA BEROIZEK IRABAZI DUTE SAN MATEO TORNEOA


Aimar Olaizolak (Olaizola II) eta Mikel Beroizek irabazi dute San Mateo txapelketa. Juan Martinez de Irujoren eta Miguel Merinoren aurka jokatu dute finala, eta 22-13 amaitu dute. Logroñoko Adarraga pilotalekuan jokatu dute, eta ikusleak hasiera batean bi errioxarren alde bazeuden ere, partiduak aurrera egin ahala agerian geratu da Olaizola II eta Beroiz izango zirela garaileak.

Asegarce enpresakoak dira txapela irabazi duten bi pilotariak. Ondo doakio denboraldia Asegarceri, uda garaiko garaipen gehien lortu dituen enpresa baita. Olaizola II-k, berriz, pilotaririk onena izendatu dute. Bolada honetan ongi sentitzen dela adierazi du goizuetarrak, sasoiko sentitzen dela. “Nahiago nuke lau t’erdiko txapelketa datorren astean bertan hasiko balitz”.



Partidua irabaztea zailagoa egingo zitzaiolakoan zegoen Olaizola II. <<Kontzentraturik aritu gara hasieratik, eta, pilotaren jabe egin garenean, asmatu egin dugu erremateetan>>, adierazi du partidua amaitutakoan.
Olaizola II

Beroiz, berriz, gustura agertu da bere bikotearekin, eta markagailuan aurretik joateak <<lasaitasun>> handia eman diela adierazi du. Duela gutxi utzi zuen Aspe Beroizek, baina argi utzi nahi izan du garaipen hau ez dela enpresa horren aurkako errebantxa izan: <<denekin oso ongi amaitu nuen>>.

Mikel Beroiz
Irujo eta Merino, bestalde, gustura agertu dira partidua galdu arren, finalera iristea lortu dutelako. Merinok, dena den, bere inoizko partidurik txarrena jokatu duela adierazi du, eta eskerrak eman nahi izan dizkio bere bikoteari, jokoan laguntzeagatik. Merinok San Mateo torneoan parte hartu duen lehen aldia izan da.

Cavendish munduko txapeldun

Mark Cavendish britainiarra Errepideko Munduko Txapelketako txapeldun bilakatu da Kopenhage-Ruderslanen (Danimarka). Sprintean amaitu da etapa eta hor indartsuena dela erakutsi du Man Irlako txirrindularia. Mattwh Goss australiarra eta André Greipel  alemaniarra zilarra eta brontzea eraman dute, hurrenez hurren.

Lasterketa oso arin joan da. 17:30ak aldera iristekoak ziren arren, ordu bat lehenago burutu dituzte zirkuituari eman beharreko 14 itzuliak. Trazatu oso laua zen, sprinterrentzat pentsatua. Eta horien artean azkarrena, Cavendish, britainiarren apustu argia. Eta gogor egin dute apustu, hasiera hasieratik. Froome eta Wigginsen lagunztarekin (aurtengo Vueltan bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren) erritmo gogorra ezarri du talde britainiarrak.

Ihes egiten saiatu diren txirrindulariak ere egon dira, euren taldeak sprintean aukerarik ez zutenak  gehien bat. Zortzi minutuko aldea izatea lortu du horietako batek, baina Cavendishen selekzioak nahi izan duenean erritmoa gogortu egin du eta diferentzia hori laburtzen joan da, neutralizatu arte.


Lasterketaren hondarrean erori bat egon da eta Thor Hushov iazko txapelduna moztuta geratu da. Aurrean faborito guztiak zeuden Boason-Haggen, Bennati, Freire, eta nola ez Cavendish. Eta britainiarrak ez du barkatu. Falta zitzaion garaipena zen eta lortzeko irrikaz zegoen. “Garaipen ikaragarria izan da”, esan du sprinterrak lasterketa amaitzean. Bere taldekideetaz gogoratzeko denbora ere izan du, “Ez naiz irabazi duena. Guztia eman duten zazpi gizonek irabazi dute, horregatik naiz txapeldun. Nire bihotzean egongo dira beti”.

Azken sprint-a hurrengo bideoan:


Sailkapena:
 1. Mark Cavendish (GBR), 260 km 5h 40:27.
 2. Matt Goss (AUS) d.b. 3. Andre Greipel (GER) d.b. 4. Fabian Cancellara (SUI) d.b.
 5. Jurgen Roelandts (BEL) d.b.
 6. Romain Feillu (FRA) d.b. 
7. Borut Bozic (SLO) d.b. 
8. Edvald Boasson Hagen (NOR) d.b. 
9. Oscar Freire (ESP) d.b.  
10. Tyler Farrar (USA) d.b.
Vettel koroaren bila!

Sebastián Vettelek, Red Bull-Renaulteko gidariak, Formula bateko Singapurreko Saria irabazi du. Nahiz eta lasterketa irabazi, momentuz ez du munduko titulua eskuratu. Puntu bat falta izan zaio pasaden urtean lortutako munduko titulua berreskuratzeko. Jeson Buttonek, McLaren-Mercedeseko gidariak, bigarren postuan amaitu du lasterketa. Hirugarren postua Vettelen kidearentzat izan da; Mark Webberentzat.

Alemaniarraren garaipena nabaria izan da. Lasterketa osoan zehar bere lehenengo postua ez da arriskuan egon. Tentsio gune bakarra azkenengo bost bueltetan izan da. Buttonek Vettelen kotxera hurbildu da, saiatu arren bigarren postuarekin konformatu behar izan da.

Fernando Alonsok, Ferrariren gidariak, lasterketa on bat egiten saiatu da, baina ezin izan du Vettelen abiadura gainditu. Laugarren postua lortu du.

Lasterketaren ostean markagailuek hurrengoa adierazten dute: Vettelek 309 puntu ditu, Buttonek 185, Alonsok 184 eta Webberrek 182. Hurrengo lasterketa Japoneko Sari Nagusia izando da. 
Sebastian Vettelek erraz lortu dezake bere bigarren korona, bera da faboritoa. Postua kendu ahal dion gidari bakarra Jonson Button da.
 Gidarien sailkapena:
1. Sebastian Vettel (ALE/Red Bull) 259.
2. Mark Webber (AUS/Red Bull) 167.
3. Fernando Alonso (ESP/Ferrari) 157.
4. Jenson Button (GBR/McLaren) 149.
5. Lewis Hamilton (GBR/McLaren) 146.
6. Felipe Massa (BRA/Ferrari) 74.
7. Nico Rosberg (ALE/Mercedes) 56.
8. Michael Schumacher (ALE/Mercedes) 42.
9. Vitaly Petrov (RUS/Renault) 34.
10. Nick Heidfeld (ALE/Renault) 34.
11.Kamui Kobayashi (JAP/Sauber) 27.
12.Adrian Sutil (ALE/Force India) 24.
13.Sebastien Buemi (SUI/Toro Rosso) 12.
14.JAIME ALGUERSUARI (ESP/Toro Rosso) 10.
15.Sergio Pérez (MEX/Sauber) 8.
16.Paul di Resta (GBR/Force India) 8.
17.Rubens Barrichello (BRA/Williams) 4.
18.Pastor Maldonado (VEN/Williams) 1.