martes, 6 de diciembre de 2011

Xavi, Cristiano Ronaldo eta Messi dira 2011ko Urrezko Baloiaren finalistak

Maialen Igartua



Datorren urtarrilaren 9an banatuko dituzte 2011ko urrezko baloiaren saria. Jakiteko dago oraindik zeini emango dioten saria, baina FIFAk jakinarazi duenez, Lionel Messi, Xavi Hernandez eta Cristiano Ronaldo dira hiru finalistak.

Duela bi urte ere, 2009. urtean, hiru jokalari horiek izan ziren finalistak. Orduan Messik irabazi zuen urrezko baloia, Ronaldo bigarren geratu zen, eta Xavi hirugarren. 2009ko Urrezko Baloiaren saria, gainera, France Football erakundeak bakarrik ematen zuen. Aurtengoa, berriz, France Football eta FIFAk batera emango dute.

Messi, Xavi eta Cristiano Ronaldo

Aurtengo saria ere Messik irabaziko duela uste dute gehienek. 2009koaz gain, iazko Urrezko Baloia ere berak irabazi zuen. Mundo Deportivo egunkariaren webgunean egiten ari diren inkestan argi ikus daiteke jendearen iritzia: saria Messik irabaziko duela uste du botoa eman dutenen %56ak, Xavik irabaziko duela %34k eta Ronaldok irabaziko duela %10k. Hemen duzue aurreko 60 urteetan saria irabazi zutenen zerrenda.

Urrezko Baloia ez ezik, Munduko Entrenatzaile Onenaren saria ere jokoan dago. Pep Guardiola dago finalisten artean, Barcako entrenatzailea. Liga, Championsa, Espainiako Supercopa eta Europako Supercopa irabazi ditu talde kataluniarrak Guardiolarekin. Bestalde, Alex Ferguson eta Jose Mourinho ere finalisten artean daude. Real Madrilek Errege Kopa irabazi zuen joan den denboraldian Mourinhorekin.

Pep Guardiola
Kasu honetan ere egin du Mundo Deportivok inkesta, eta irakurle gehienek uste dute entrenatzaile onenaren saria Guardiolari emango diotela (%89ak). %10k uste du saria Mourinhori emango diotela uste du, eta %2ak baino ez du uste saritua Ferguson izango dela. Ikusi egin beharko da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario