domingo, 2 de octubre de 2011

Lau t'erdiko txapelketa iristear da


Pilotarientzat ere bukatu da uda, eta, hortaz, atzean utzi beharko dituzte orain udako txapelketa eta torneoak. Egunerokotasunera bueltatzea tokatzen da. Hala, 2011ko denboraldiko  lau t’erdiko txapelketa aurkeztu dute dagoeneko. Bilbon egin zuten aurkezpena, ostiralean, bai lehenengo mailakoa, eta baita bigarren mailakoa ere. Datorren ostiralean hasiko da txapelketa, urriaren 7an Antzuolan Aritz Lasa eta Urrutikoetxeak jokatuko duten partidarekin, eta azaroaren 27an jokatuko dute finala. Bitarte horretan, partiduak jokatu eta jokatu aritu beharko dira Aspe eta Asegarceko pilotariak, finalera ailegatu ahal izateko, bik baino ez baitute aukera hori izango. Bideoa: http://www.eitb.com/eu/bideoak/osoa/746721/lau-terdiko-txapelketaren-aurkezpena/

Hauexek izango dira txapelketan parte hartuko dutenak, lehenengo mailakoak:

ASPE:

1-Aritz Lasa
2-Idoate
3-Retegi II
4-Xala
5-Mtz de Irujo
6-Barriola
7-Gonzalez
8-Titin III
ASEGARCE:
1-Urrutikoetxea
2-Olaetxea
3-Berasaluze VIII
4-Saralegi
5-Patxi Ruiz
6-Arretxe II
7-Bengoetxea VI
8-Olaizola II

Aurten hamar urte dira ASPE eta ASEGARCE txapelketa hau antolatzen hasi zirenetik, eta aldaketa batzuk ere ekarri ditu denboraldi honetan. Aurrekoetan 20 pilotarik parte hartzen zuten guztira, enpresa bakoitzeko hamarrek, baina aurten hamaseik baino ez dute parte hartuko. Lehiakortasuna eta ikuskizuna areagotzeko egin dutela esan dute enpresek, baina baliteke krisiak horri ere eragin izana. Hala, partidu kopurua eta txapelketaren iraupena ere murriztu egingo dira.


Iaz Mtz de Irujok irabazi zuen txapela, Abel Barriolaren aurka. Baliteke aurten ere errepikatzea. Aukerak badaude bederen.


No hay comentarios:

Publicar un comentario