domingo, 27 de noviembre de 2011

Formula 1eko denboraldia amaitu egin da

Haizea Holgado Olleta

Formula 1eko denboraldia bukatu egin da eta Marck Webber izan da garaile gaur jokatu den Brasileko Sari Nagusian. Red bullek itzelezko denboraldia egin du. Sebastian Vettelek bigarren postuan geratu da. Jensson Buttonek brontzezko medaila lortu du. Fernando Alonsok ostera, kalifikasioan laugarren postuarekin konformatu behar izan da.

Markak twitterren debaterako proposamena egin du. Alonsoren denboraldiaren inguruan mintzatu dira, eta irakurleei Ferrariren pilotoari aroari nota bat jartzeko eskatu dute.

Galdera honen erantzuna erraza da Formula 1eko jarratzailentzat. Alonsok denboraldi ona egin du. Borrokatu egin du eta jarratzaileen eta pilotuen errespetua eskuratu du. Bere taldekide Pedro Martinez de La Rosaren ustez aurtengoa Alonsoren denboraldi onenetako izan da. "Alonsoren denboraldirik onenetakoa izan da aurtengoa. Bere irteera bat aukeratu beharko banu, Monza edo Bartzelonako haukeratuko nuke".

Athleticek Club VS Granada

Haizea Holgado Olleta

Athletic azkenengo asteetan izan duen bolada onarekin jarraitu nahi du. Horretarako Bielsak estrategia berriak prestatzen ari ditu gaur 19.45etan Athletic-Granada partiduarentzako.

Lau atzelari izango ditu Athletickek. Amorebietan eta Ekiza defentzaren erdian egongo dira. LLorentek ez du partidua jolastuko.Oraindik ez ezkerreko belaunaren lesioa sendatu gabe du eta erreposoan egongo da Andaluziaren aurka jokastu ahal izateko. Granadak ez du jolastuko Diego Mainz eta Manolo Lucenarekin zautituta baitaude.

Sevillaren aurka lortu zituen emaitzak  berriro lortu nahi dituzte lehoiek. Egun Athletic BBVA ligako klasifikazioan zortzigarren postuan dago hamabi punturekin. 


Ustezko hamaikakoa

Athletic: Iraizoz; Iraola, Ekiza, Amorebieta, Aurtenetxe; Javi Martínez; Susaeta, De Marcos, Herrera, Muniain; eta Llorente.

Granada: Roberto; Nyom, Siqueira, Íñigo López, Diakhaté; Moisés, Mikel Rico, Martins, Franco Jara; Dani Benítez eta Geijo.

Epailea: Undiano Mallenco (Comité Navarro).

Zelaia: San Mamés.

Ordua: 19:45. 



Galeseko futbol hautatzailea hilik aurkitu dute

Egoitz Ingunza
Gary Speed, Galeseko hautatzailea, hilik aurkitu dute goizeko 7ak inguruan. Reuters agentziakjakinarazi duenez, 42 urteko jokalari ohi eta entrenatzailea urkatuta agertu da Huntingtoneko bere etxean. Agentzia britainiarrak baieztatu duenez, poliziak ez ditu “egoera susmagarririk aurkitu heriotzaren inguruan”.

Galeseko futbol federazioak argitaratutako komunikatuan, euren “dolua” helarazi nahi izan dio familiari, eta “momentu triste hauetan, euren pribatutasuna errespetatzea” eskatzen du. 

Gary Speed jokalari historikoa zen bai Galeseko selekzioan, bai Ingalaterrako Premier Leaguean. Britania Handiko futbol lehen bi mailetan 677 partidu jokatu zituen 1988tik 2010ra. 22 urte horietan 103 gol lortu zituen Leeds United, Everton FC, Newcastle United, Bolton Wanderers eta Sheffield United taldeetan. Premier Leaguean 535 partidu jokatzea lortu zuen.

Sheffielden erretiratu zen 2010, 40 urte zituela eta entrenatzaile izatera pasatu zen. Lehengo Sheffield United bertan, eta iazko abuztutik aurrera, Galeseko futbol selekzioan.

Galeseko selekzioarekin 85 partidutan zelairatu zen. Taldearen kapitaina izan zen urte askotan zehar, eta oso pertsona errespetatua zen Erresuma Batuanko. Horregatik, bere heriotza oso gertaera gogorra izan da britainiar futbolarentzat. Horrela, Michael Owenek bere twitterrean idatzi du "Ezin ditut sinetsi Gary Speed-i buruzko berriak.  Orain dela egun gutxi ikusi genuen elkar, gure haurrak eskolan uzten genbiltzala. Harrituta nago".

Gary Speed gogoratzeko Leeds Unitedeko jarraitzaile batek egindako bideo omenaldia:


jueves, 24 de noviembre de 2011

Lehen aldiz Korsikan hasiko da 2013ko Frantziako Tourra

Maialen Igartua


Bi urte falta dira oraindik, baina erabakia hartuta dago jada. 2013ko Frantziako Tourra Korsikan hasiko da. Lasterketa sortu zenetik 100 urte pasa badira ere, lehenengo aldiz hasiko da Korsikan. Orain arte ezinezkoa izan da, txirrindu lasterketa bat irla batean hasteak dituen zailtasunengatik. Orain, ordea, oztopo horiek gainditu dituztela dirudi.
Korsikako uhartea


Tourraren antolatzaileek eta Paul Giacobbi Korsikako presidenteak eman dute berria, eta datorren abenduaren 6an egingo duten prentsaurrekoan informazio gehiago emango dutela adierazi dute. Dena den, dagoeneko zabaldu dira 2013ko Tourraren xehetasun batzuk. Corse Matin egunkarian argitaratu dutenez, lasterketaren hiru etapa lehiatuko dituzte Korsikan. Nahiko gogorrak izango dira hiru etapa horiek, mendikoak eta aldapatsuak.

2013a baino lehen badugu beste Frantziako Tourreko lasterketa bat, ordea,  2012koa hain zuzen. Aurtengo edizioan banakako erlojuz kontrako etapa luze bakarra egon da, 2012an bi egongo dira eta atariko bat. Liejan hasiko da 6.1 kilometroko atariko etaparekin. 9. etapan Arc-et-Senans eta Besançon arteko 38 kilometroko erlojupekoa egongo da eta Eliseoetako bezperan beste bat jokatuko da, 52 kilometrokoa Bonneval eta Chartresen artean.

Cadel Evans
Hurrengo urterako faboritoa Cadel Evans da, aurtengo irabazlea. Alberto Contadorrek, berriz, itxaron egin beharko du parte har dezakeen ala ez jakiteko. Iaz, izan ere, salatu egin zuten klenbuterolagatik positibo eman zuelako.

miércoles, 23 de noviembre de 2011

Aimar Olaizola: “Behatza apurtuta eta mugituta daukat”

Maialen Igartua
Aimar Olaizola, lesionatutako hatza erakusten


Aimar Olaizola pilotari goizuetarraren lesioa hasieran uste baino larriagoa da. Hezurra pitzaturik zuela uste zuten medikuek hasiera batean, baina atzo erradiografia bat egin zioten Gasteizko ospitalean, eta Olaizolaren esanetan, “argi ikus daiteke hatza apurtuta dagoela, eta gainera, mugituta”.

Hatza geldirik izateko agindu diote medikuek, eta mugi ez dezan, lotu egin diote. “Titare moduko bat jarri didate”, adierazi du Olaizolak. Hala, baliteke  lau’terdiko txapelketako finala ere behatza loturik jokatu behar izatea.

Izan ere, datorren abenduaren 4ean Juan Martinez de Irujoren aurka jokatu beharko du Olaizolak. Hasiera batean datorren igandean jokatzeko zen finala, baina goizuetarrak eguna atzeratzeko eskatu zuen lesioa medio. Orain, berriz, lesioa uste baino larriagoa dela jakinda, baliteke finala gehiago atzeratzea. Dena den, Olaizolak oraindik ez du halakorik eskatu. “Oraindik beste hamar egun geratzen zaizkit errekuperatzeko, eta egun horiek aprobetxatzen saiatuko naiz, hatza hobera egiten ari baita, nik nahi baino astiroago bada ere”.

Mikel Sanchez medikua
Bihar, osteguna, goizuetarrak berriro egingo dio bisita Mikel Sanchez medikuari, hatzaren garapenak ikusteko, eta jokatzeko hobekien etortzen zaion “titarea” aukeratzeko. Titare ezberdinak probatuko ditu entrenamenduetan, finalerako egokiena zein den erabaki ahal izateko.

domingo, 20 de noviembre de 2011

0-0 bukatu da Osasunak Rayo Vallecanoren aurkako partidua


Haizea Holgado Olleta
Markagailuen beharrik gabe bukatu da Osasuna eta Rayo Vallecanoren partidua. Zero bana lortu dute bi taldeek. Partidu sinplea izan da, goraberarik gabekoa eta gol aukera gutxikoa.
Lehen zatia berdinduta egon da. Bi  taldeek baloia eskuratu nahi izan dute, baina ez dute euren helburuak lortu. Gol aukerak gutxi egon dira. Lehena, 28.minutuan izan da. Rayoko Pitik burukadaz jaurti du, baina baloiak zutoina ikutu eta kanpora joan da. Osasunak gehiago itxaron behar izan du baloia jaurtitzeko. 45. minutuan, Ninok jaurti egin du, baina Cobeñok erraztasunez gelditu du baloia. 
Bigarren zatia esuztekorik gabe igaro da. Bi taldeek borrokan jardun dute alde batetik bestera, baina ez dute gol aukera asko lortu.  Azken minutuetan estrategi jokaldien bidez arriskua sortzen saiatu dute bi taldeak, baina ez dute ezer lortu. 
Partiduak puntu bana eman die taldeei. Ondorioz, Rayok hamargarren postua eskuratu du eta Osasunak aldiz, hamaikagarrena. Biek hamabi punturekin berdinduta daude.

Athletic, geldiezin


Egoitz Ingunza
Athleticek Sevillari irabazi dio (1-2) eta geldiezin ageri da azken partidua. Sevillakoarekin, hamaika dira galdu gabe egin dituen partiduak. Garaipen honi esker, gainera,Sanchez Pizjuanen hamazortzi urte eta gero irabaztea lortu du Athleticek.

Bielsaren taldeak, erraz irabazi dio bere taldea izan zitekeenari, bigarren zati ikaragarri bati esker. Partidua ondo hasi da. Athleticen lehengotariko aukera batean, Iraolak bilbotarrak aurreratu ditu, areaz kanpo egindako jaurtiketa eder bati esker.

Hala ere, hamar minutu geroago Navasek partidua berdindu du, eskumarekin egindako jaurtiketa on batekin. Athletic partiduaren jaun da jabe izan da bi zatietan, atsedenalditik bueltan egondako lehen bost-hamar minutuetan izan ezik. Hortik aurrera ez da beste talderik egon zelaian. Aukera asko izan dituzte bizkaitarrek, baina, gola ez da 71.minuturarte heldu (De Marcos). 

Goran Dragic fitxatu du Caja Laboral Baskoniak

Egoitz Ingunza

Baskoniak badu joko antolatzaile berria, Goran Dragic (Ljubljana, Eslovenia, 1986). Houston Rocketsen jokalaria Gasteizen egongo da NBAko lockout-a bukatu arte. Fitxaketa honekin, Baskoniak Reggie Williamsen tokia beteko du. Amerikarra lau aste egon beharko da jokatu gabe, eskuineko belaunean bihurritua izan ostean.

Dragic ez da playmaker ohikoa. Joko antolatzaile postuaz gain, eskoltaz ere jokatu dezake esloveniarrak.

Goran Dragicek Endesa Liga ezagutzen du, 2006an Baskoniak KD Slovanetik  fitxatu baitzuen, baina Polaris Murcian egon zen utzita. Hurrengo denboraldian bere herrialdera bueltatu zen, KK Union Olimpijara.

2008an NBAra iritsi zen. Draftean San Antonio Spursek aukeratu zuen, 45.postuan. Baina, Phoenik Sunsera bidali zuten, Malick Hairstonen ordez. Hiru denboraldi eman zituen Arizonako taldean Houston Rocketsera heldu baino lehen. NBAn 6.8 puntu eta 2.7 asistentzia egin ditu bataz beste hiru urte horietan.

viernes, 18 de noviembre de 2011

Bi urteko zigorra Ezequiel Mozquerarentzat


Haizea Holgado Olleta
Ezequiel Mosquera txirrindulariak bi urteko zigorraren zain dago. Lehen minututik epaituta egon dela dio Mosquerok eta etsituta sentitzen da. Zigorra momentuz ez da ofiziala, baina Espainiako Txirindularitza Federakuntzako Lehiaketa Batzordeak bi urteko zigorra ezarriko dio. 

2010ko Vueltan Mozquero positibo eman zuen hidroexietilen (diuretiko bat) baina dopaje horren inguruan duda asko egon ziren. 2010ko vueltan bigarren postuan geratu zen eta gerostik ezin izan du bere taldearen arropak eraman. 

Mosquerok urte bat baino gehiago daramatza lehiatu gabe, eta zigor honek ez dio usten 2012ko lasterketetan parte hartzen. Datorren astean prentsaurreko bat emango du eta bertan "gauza asko" argituko dituela esan du txirrindulariak.

miércoles, 16 de noviembre de 2011

Pilota utziko du Belokik

Maialen Igartua


Ruben Beloki, atzoko prentsaurrekoan

Ruben Belokik (Burlada, 1974) pilota profesionala utzi du, 37 urte dituela. Atzo eman zuen bere erabakiaren berri, Baluarten eginiko prentsaurreko batean, eta bere azken partidua abenduaren 3an jokatuko duela jakinarazi zuen, Labriten.

Jokatzeari utziko dion arren, pilota munduan murgildurik jarraituko du Belokik. Orain arte bere enpresa izandako Asegarcerekin elkarlanean arituko da. “Oraindik ere gauza asko ditut eskaintzeko”, adierazi zuen nafarrak prentsaurrekoan. Unkiturik zegoen,baina bere buruarekin harro eta gustora zioala esan zuen. “Orain ni baino pilotari hobeak daude, baina pozik noa, oraindik ere gerra ematen diedalako. Sentsazio horrekin joan nahi nuen”.

Hemen bere prentsaurrekoaren bideoa:


Beloki ez zen bakarrik egon agurra ematerakoan. Haren alboan egon ziren Oinatz Bengoetxea eta Aritz Begino pilotariak, Montxo Iriarte Nafarroako Pilota Federazioko presidentea, Alberto anaia eta Asegarceko hainbat kide.

Ia hogei urte eman ditu Belokik maila profesionalean jokatzen, eta begi bistakoa da arrakastaz beteriko bidea izan dela. Horren adierazgarri da urte hauetan lortu duen palmaresa: buruz buruko lau txapelketa irabazi ditu 1995, 1998, 1999 eta 2001ean; binakako bi txapelketa irabazi ditu 1996 eta 2003an; eta Bartzelonako Olinpiar Jokoetan urrezko domina irabazi zuen.


martes, 15 de noviembre de 2011

Olaizolak eta Irujok jokatuko dute lauterdiko txapelketako finala

Maialen Igartua


Juan Martinez de Irujok lauterdiko finala jokatuko zuela jakina zen, eta orain haren aurka zein jardungo den jakin dugu. Aimar Olaizola goizuetarra izango da Irujoren aurka finala jokatuko duena. Printzipioz hilaren 27an jokatuko dute finala, Bilbokopilotalekuan.

Abel Barriolari igandeko partidua irabazita lortu du Olaizolak finalerako txartela, bere urtebetetze egunean bertan.. 22-18 garaitu zuen Goizuetakoak. Hasieran Barriola aurretik joan bazen ere, seinako berdinketaren ondoren Olaizolak hartu zuen aurre. Partidu gogorra izan zen, borrokatua.

Azpiko bideoan ikusgai igandeko partiduaren laburpena.


Barriolaren sake bat eramaterakoan kolpea hartu zuen Olaizolak ezker eskuko hatz luzean, eta oraindik itxaron beharra dago lesioaren garrantzia zein den jakiteko. Dena den, hilaren 27an jokatu nahi duela adierazi du goizuetarrak. Beraz, ez dirudi partidua atzeratzeko eskatuko duenik.

Finalerako sarreren prezioak jarrita daude jada. Hogei euro balio ditu sarrera merkeenak (alboko 2. Harmaila), eta 120 euro garestienak (kantxako eserlekuak). Gaurtik aurrera sarrerak erreserbatu ahal izango dira 656 799 423 zenbakira deituta. Aurten, gainera, internet bidez ere eros daitezke sarrerak, www.ticketmaster.es webgunean.


domingo, 6 de noviembre de 2011

Simoncelliren azken agurra

Haizea Holgado Olleta

Askok egon nahi ziren MarcoSimoncelliren azken agurrean. Pilotuaren milaka jarratzaile Santa Maria de la Asunción de Coriano elizan itxaroten egon dira Simoncelliren gorpuzkiak ikusteko. Familia eta lagunak izan dira bertan, baina baita ere motoziklismoko izar batzuk. Haien artean, Valentino Rossi, Simoncelliren lagun mina, Loris Capirossi, Randy de Puinet, Jorge Lorenzo eta Sete Gibernau.

Motoziklistaz jantzita zeuden gazte batzuek “Supersic”en hilkutza (horrela deitzen zuten lagunek Simoncelli) eraman dute eleizaraino. 58 zenbakia zeramaten puxikak ere egon dira, izan ere, Simoncellik, 58 zenbakiarekin lehiatzen zuen.

Milaka pertsona baino gehiago batu dira Misano Adriaticoko zirkuituan eguerdiko 15.00ak aldera. Bertan, hileta jarraitzeko pantalla batzuk jarri dituzte.
Pilotoak bere motorrak alboan izanda alde egin du mundu honetatik. Hil-kaperan bere motorrak aurki daitezke. Bertan, bere Gilera egon da, (Mundiala motor honekin irabazi zuen). Bestetik, Honda ere han egon da, 58 zenbakiko dorsalarekin.

All Blacken erreinua

Egoitz Ingunza



Errugbiaren munduko errege berria dugu. 24 urteren ostean Zeelanda Berriak Munduko Kopa irabazi du. Eta kostata, asko sufrituz. Aucklandeko Eden Parkean jokatutako norgehiagokan, 7-8 irabazi zion Frantziari.

Txapelketa guztian zehar faborito nagusiak ziren All Black-ak, eta Frantziak burutu zuen torneo txarra dela eta -nahiz eta finalera heldu-, inork ez zuen etxekoen garaipena ez zen besterik sinesten.

Partidua baino lehenago, kiwiek haka ospetsua egin zuten, baina frantsesak ez ziren kikildu. Gauzak zail jarriko zituztela erakutsi zuten. 

Hala ere, gauzak ondo hasi ziren hego-hemisferiokoentzat, 15’ean Tony Woodcockek lehen entsegua lortu zuen (0-5). Horrela bukatu zuten lehen zatia, eta bigarrena hasi bezain laster, 45’ean zigor kolpezko transformaketa bat lortu zuten (0-8). Baina, hor hasi zen frantsesen erreakzioa. Bi minutu geroago lehen entsegua lortu zuen Dusatoirrek (5-8). Duc-ek entsegu bihurketa lortu zuen (7-8) eta partidua estutu egin zen. Partiduak markagailu horrekin amaitu zuen, Eden Park-a betetzen zuten ikusleen zorionerako.

Munduko Kopa lortu eta gero Graham Henry entrenatzaileak dimititu egin du.

jueves, 3 de noviembre de 2011

Aurrerantzean Amorrortu izango da Euskal Selekzioaren hautatzailea

Jose Maria Amorrortu
Maialen igartua

Jose Maria Amorrortu izango da aurrerantzean Euskal Selekzioko hautatzailea. Gaur egun Athleticeko kirol zuzendaria da, baina orain arte Javier Iruretak izan duen postua hartuko du orain. Euskal Federazioak hartu du erabakia, eta bere web orrian jakinarazi du. Amorrortuk, dena den, ez du Athleticen duen postua utziko; bi lanpostuak partekatuko ditu. Miguel Etxarriren laguntza izango du hautatzaile lanak egiteko.
Iruretak joan den udaran utzi zuen kargua, Athleticen zuen kargua galdu ondoren. “Kargua uzten dut, lan hau Athleticekin lotuta dagoen norbaitek egin behar duelako,  eta ni jada ez nago”, adierazi zuen Iruretak dimisioa eman zuenean.
Baliteke Euskal Selekzioak abenduaren 26an Tunisiaren aurkako partidua jokatzea, baina Euskal Federazioak ez du oraindik ezer baieztatu.
Euskal Selekzioa

miércoles, 2 de noviembre de 2011

Cassanori ebakuntza egin beharko diote bihotzean

Egoitz Ingunza

Medikuek egindako probek argia ekarri diote azkenean Antonio Cassanok (Bari, Italia, 1982) jasandako arazoari. Aurrelari italiarrak istripu zerebrobaskular (IZB) bat izan zuen larunbatean, Malpensako aeroportuan (Milan), AS Romaren aurka jokatu ostean.

IZBa bihotz-gutxiegitasun bategatik sortu zen, eta hori konpontzeko jasoko du ebakuntza. Andrea Galliani, AC Milango presidente ordearen ustez, Cassano "sei hilabetetan jokatzen egongo da berriro".

Hegazkinetik jaitsi zenean hasi ziren arazoak. Cassano oso nekatuta sentitzen hasi zen, eta hitz egiteko arazoak zituen. Ospitalera eraman zuten, baina gaua etxean pasa zuen. Igande goizean, ordea, txarto sentitzen hasi zen berriro eta ospitalera bueltatu behar izan zen.

Txapeldunek ere jasaten dute krisia


Egoitz Ingunza

Joxean Fernandez Matxin basauritarraren taldea ez da World Tour izango 2012 denboraldian. Hau da, aurten bezala, Continental kategoriaren barne egon beharko dira (bigarren maila baten antzekoa), UCIra abalak eramateko epea bukatu baita.

Baina, hori arazo txikiena izan daiteke. Matxin eta Mauro Gianetti babesle bila dabiltza, Geoxek ez duela jarraituko plazaratu ostean. Krisiagatik gauza zaila izango dela uste du basauritarrak, baina “baikorra” izan nahi du. Duela bi aste arazo horri buruzko karta ireki bat idatzi zuen.

Txirrindulariek bitartean, itxaron besterik ezin dute egin. Juanjo Cobok, 2011ko Vuelta a Españako irabazleak, adibidez, beste talderen batekin negoziatzeko baimena jaso du, nahiz eta aurten luzatu duen kontratua taldearekin. Orain arte, Fabio Duarte kolonbiarra izan da taldea utzi duen bakarra.