domingo, 18 de diciembre de 2011

Bakezaleak musika jotzen dute ere


Sinkuartel Konpartsak Txaranga bat sortu du aurtengo Aste Nagusian




Haizea Holgado Olleta

Armarik gabeko mundu bategatik borrokatzen du Sinkuartelek. Duela hamabost urte hasi zen konpartsa hau Bilboko Aste Nagusian txosna bat jartzen eta bere ideiak era dibertigarri batean adierazten. Aurtengo jaietan, Sinkuartelek aldaketa batzuk izan ditu. Aldaketa horietatik Sinkuartel Txaranga Antimilitarista jaio da. Txosnetan edariak prestatzetik musikari talde propio bat izatera pasatu da Sinkuartel eta olan, euren ideiak modu dinamikoago batean azaltzen dituzte.

1996an Bilboko Kontzientzia Eragozpen Mugimendu antimilitaristaren eraginez sortu zen Sinkuartel. Armadarik gabeko mundu batengatik borrokatzen dute. “Bakea nahi baduzu, presta ezazu bakea” leloaren menpean egiten dituzte euren ekitaldiak. Sinkuartelen txaranga ildo beretik doa. Batzuk konpartsaren osagai dira. Beste batzuk ordea musikaren liluraz maitemindu dira. Sinkuartelen osagai den Mos Uribarrik txarangaren sorrerari buruz hitz egin du:
"Konpartsaren osagai garen musikari batzuk
 eta osagai ez diren beste batzuek ere 
txaranga sortzera animatu gara 
eta konpartsak urtean zehar egiten dituen ekintzak 
animatu egiten ditugu." 
Mos Uribarri


Txarangak oraindik ez du urte bat bete, baina nahiz eta jaioberria izan festarako gogoak ditu. Momentuz bi ekitaldi egin dituzte eta askoz gehiago egiteko gogoak dituzte. Lehenengoa, 2011ko Bilboko Aste Nagusian izan zen. Bertan, Sinkuartel konpartsaren osagaiak eta hogeita hamar musikari inguru, Bilboko kaleak, instrumentuen doinuez bete zituzten. Aste Nagusian zehar hiru kalejira antolatu zituzten. Sinkuartelek ere Txupinazoan parte hartu zuen, eta Marijairekin batera txosnen irekieran jardun zuen. Besteetan, goizean hasi eta gauean bukatu zuten, beti ere festa zabaltzen. 

Bigarrena aldiz, azaroaren hemeretzian egin zuten. Kasu onetan, euren helburua ondo pasatzea zen. Baina egun horretan, musikarien notak doinu bakezalez eta antimilitaristez beteta zeuden. Hogei musikari inguru egon ziren konpartsaren osagaiekin batera. Mozorrotuta festa giroa zabaldu zuten Bilboko alde zaharretik. Ikusleen txaloak eta dantzarazteko gogoak eragin zituzten. Oskar Aguadok bertan egon zen perkusioa jotzen. Bera ez da konpartsaren osagai, baina musika gogoko duenez, eta euren ideiekin bat egiten duenez, Sinkuartelen Txarangaren osagai da. 



"Bilboko jaietan egon nintzen
 beraiekin jotzen,
deitu naute berriro etortzeko
 eta giro ona egon zenez
 berriz etortzea erabaki dut."
Oskar Aguado


Azaroaren hemeretzian Goizeko hamabietan hasi eta arratsaldeko bostetan jotzeari utzi zion txarangak. Festa gauerarte luzatu zen. Instrumentuak gordetzean, konpartsako kideek giro ona sortzearen erronkari ekin zioten. Bafle batzuekin festan jarraitu zuten. Polizia bertan agertu zen auzokideen kexak zirela eta. Gaueko hamarretan modu baketsuan  poliziak bafleak konfiskatu zituen. Baina ezin izan zuten antimilitaristen eskariak isildu, abesten euren bidetik jarraitu baitzuten.


Sinkuartelen Txarangak mota ezberdineko abestiak jotzen ditu. Batzuk gaurkoak dira,  beste batzuk aldiz, urte batzuk dituzte, adibidez, I’ll survive. Baina batzuetan partiturak alde batera uzten dituzte eta inprobizioari ekiten diote.


Sinkuartel ezaguna da humore onez eta era ezberdinean euren ideiak aditzera ematen dituelako. Aste Nagusian, urtero, mozorrotuta agertzen dira eta barraren gainean dantza ikuskizun bat antolatzen dute. Zuhaitzez-zuhaitz tirolina show bat egiten dute, eta jendea ahoa irekita uzten dute. Horretaz gain, Play back lehiaketa bat egiten dute. Aurten Distubedsen  Land of Confusion abestiarekin Lip Dub bat egin zuten. 



Sinkuartelek modu baketsu batean borrokatu egiten du. Oso adierazgarria da, eurek nahiko deigarriak direlako, izan ere, beti kolorezko ileordeekin eta boekin dabiltzate. Arropa linea bat dute interneten eta Aste Nagusian euren txosnan erosi daitekenak. Gehien saltzen dutena kamisetak dira, baina sudaderak ere salgai dituzte. Guztiek sinbolo antimilitaristak dituzte. Salduena “Stop Wars” kamiseta da. Darweider marrazkia dauka, baina ezpata laser baten ordez, lore bat darama.

Hemen eskuragai daukazue Sinkuartelek egindako publizitate kanpainia:


Sinkuartelen txarangak ekitaldi ezberdinak egingo ditu urtean zehar. Haien berri izateko Facebookeko “Txaranga Sinkuartel” taldean sartu zaitezte. Bertan informazio gehiago egongo da eskuragai.




No hay comentarios:

Publicar un comentario