viernes, 9 de diciembre de 2011

NBAk atzera bota du Lakers eta Hornets-en arteko transferentzia


Egoitz Ingunza

"Zoramena izan da". Horiek dira Pau Gasolek bere twitter ofizialean idatzitako berbak. Atzoko gauari buruz ari da. Lakers-etatik joateko zorian egon da pivot kataluniarra, baina azkenean NBAk ez du onartu hiru-aldeko transferentzia, "saskibaloiaren onerako".

Transferentzia hurrengoa zen. Pau Gasol eta Lamar Odom Lakers-tik New Orleans Hornetsetara joango ziren, Chris Paul joko-antolatzaileagatik. Ondoren, Gasol New Orleansetik Houstonera joango zen Scola, Martin eta Dragic-gatik.

Mugimendu horiek ez dira NBAko beste taldeen jabeen gustokoak izan. Dan Gilbert, Cavaliersen jabeak, idatzi bat helarazi zion NBAko komisinario David Stern-i. Bertan, operazioaren kontra agertu da, talde kaliforniarrak onura ekonomikoak lortuko litukelako. Gilberten ustez, ez da inon ikusi talde batek "jokalari onena lortzea eta gainera dirua aurreztea".

Paul-en fitxaketaren ostean LA Lakersek Dwight Howard pivot-a eraman nahi zuten Kalifornia aldera, euren Big Three propioa izateko. Baina, hori ere bertan behera geratu da.Orlando Magiceko pivotak Los Angeles alde batera utzi, eta New Jersey aukeratu du hurrengo denboraldian jokatzeko.



Bai Paulen, bai Howarden kasuak bereziak dira. Hastear dagoen denboraldia amaitzean agente libreak izango dira, hau da, kontratua amaituko dute. Horregatik, euren taldeek hori gertatu baino lehen nahi dituzte transferitu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario