domingo, 25 de septiembre de 2011

IRUJOK ETA BEROIZEK IRABAZI DUTE SAN MATEO TORNEOA


Aimar Olaizolak (Olaizola II) eta Mikel Beroizek irabazi dute San Mateo txapelketa. Juan Martinez de Irujoren eta Miguel Merinoren aurka jokatu dute finala, eta 22-13 amaitu dute. Logroñoko Adarraga pilotalekuan jokatu dute, eta ikusleak hasiera batean bi errioxarren alde bazeuden ere, partiduak aurrera egin ahala agerian geratu da Olaizola II eta Beroiz izango zirela garaileak.

Asegarce enpresakoak dira txapela irabazi duten bi pilotariak. Ondo doakio denboraldia Asegarceri, uda garaiko garaipen gehien lortu dituen enpresa baita. Olaizola II-k, berriz, pilotaririk onena izendatu dute. Bolada honetan ongi sentitzen dela adierazi du goizuetarrak, sasoiko sentitzen dela. “Nahiago nuke lau t’erdiko txapelketa datorren astean bertan hasiko balitz”.



Partidua irabaztea zailagoa egingo zitzaiolakoan zegoen Olaizola II. <<Kontzentraturik aritu gara hasieratik, eta, pilotaren jabe egin garenean, asmatu egin dugu erremateetan>>, adierazi du partidua amaitutakoan.
Olaizola II

Beroiz, berriz, gustura agertu da bere bikotearekin, eta markagailuan aurretik joateak <<lasaitasun>> handia eman diela adierazi du. Duela gutxi utzi zuen Aspe Beroizek, baina argi utzi nahi izan du garaipen hau ez dela enpresa horren aurkako errebantxa izan: <<denekin oso ongi amaitu nuen>>.

Mikel Beroiz
Irujo eta Merino, bestalde, gustura agertu dira partidua galdu arren, finalera iristea lortu dutelako. Merinok, dena den, bere inoizko partidurik txarrena jokatu duela adierazi du, eta eskerrak eman nahi izan dizkio bere bikoteari, jokoan laguntzeagatik. Merinok San Mateo torneoan parte hartu duen lehen aldia izan da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario