Haizea Holgado Olleta
Larunbatak 10.00. Santiago Bernabeu bete-beteta zegoen. Real Madrileko eta Bartzelonako jarraitzaileek irrikan partiduaren hasiera itxaroten zeuden. Oihuak entzuten ziren, eta emozioa airean zegoen, izan ere, askorentzat hau ez zen partidu soila, ohorea jokoan baitzegoen.
Partiduaren lehenengo minutuan Merengek pozez zoratu ziren Benzemaren golarekin. Ezusteko gola izan zen, arina, bizkorra, ia ikusiezina. Gola tximista bezain azkar heldu zen, eta Madril 1-0ekin aurrea hartu zion Bartzelonari. Baina saleen poza ere tximista bezain azkar desagertu egin zen, zurien gol bakarra izan baitzen.
Erasoan jokatu zuten bi taldeek eta berdinduta egon ziren lehenengo zatian zehar. Gol aukera asko egon ziren bi taldeen eskutik. Cristiano Ronaldok Valdesi gola sartzen saiatu zen, baina honek, Benzemaren aurka egin zuen hutsaren ostean pilak kargatu zituen eta buru belarri ekin zion bere atezaindegia defendatzeari. Bartzelonak, Alexiri esker berdinketa lortu zuen. 29. minutuan txiletarrak Casillasi ezkerretik sartu zion gola. Kuleak oihuka hasi ziren, eta zen gutxirako, bi taldeek berdinduta baitzeuden.
Partiduaren bigarren zatian Madrileko saleek bihotzeko bat jasotzeko zorian egon ziren. Dena aldatu egin zen. Bartzelonak zelaia bereganatu zuen. Madril baino askoz hobeto jolasten hasi zen. Xabik, 52 minutuan, 1-2a lortu zuen. Sortez betetako gola izan zen. Xabik jaurti egin zuen, De Mariak gola saihesten saiatu zen, baina honek belaunarekin baloira eman zion eta bere traiektoria desbiatu zuen, Casillas despistatzen. Horren eraginez, Madrilen atezainak eskuinerantz bota zen eta gola ezkerretik sartu zioten. Merengeek oraindik remontatu zezaketela uste zuten, baina saleek pizka bat etsituta eta humore txarrez zeuden.
Cristiano Ronaldok Madrilen alde falta pare bat jaurti zituen, baina ez zuten emaitza aldatu. Madrilentzat kaosa Cesc Fabregasen golarekin heldu zen. Markagailuak 1-3an zeuden, eta partidua bukatzeko oso denbora gutxi geratzen zen. Kuleek klasikoa poltsikoan zuten. Mihiarekin garaipena daztatzen hasi ziren. 1-3 irabazi zuen Bartzelonak.
Gauerdi aldera estadioa uzten joan zen. Batzuk pozez lehertzen alde egin zuten Santiago Bernabeutik, beste batzuk ostera, euren ametsak puskatuta ikusi zituzten. Bartzelonak garaile atera zen, Madrilek gogor borrokatu zuen arren. Kontraesanak airean zeuden, etsipena v.s. zoramena.
Partiduaren laburpena hurrengo bideoan:
No hay comentarios:
Publicar un comentario