martes, 6 de diciembre de 2011

Mendizabalek irabazi du lau'terdiko bigarren mailako txapelketa

Maialen Igartua
Aitor Mendizabal


Lau´terdikobigarren mailako txapelketak badu irabazlea: Aitor Mendizabal antzuolarra. Larunbatean jokatu zuten finala, Tolosako Beotibar pilotalekuan. Esptephan Lemuno kolonbiarra izan zen bere aurkaria, eta 15ean utzi zuen. Datorren denboraldian lehenengo mailan jokatuko du Mendizabalek, txapelketa irabazi izanagatik.

Txapelketa borobila egin du Antzuolakoak. Sei partida jokatu ditu denera, eta guztiak irabazi ditu. Eta hori guztia, debutatu eta bost hilabete eskasera. Izan ere, joan den uztailaren 17an egin zuen debuta Mendizabalek, Zarautzen.

Larunbateko partidan ere ederki aritu zen Mendizabal. Akatsak egin zituen arren, markagailuan kontuan izateko moduko aldearekin aritu zen (1-5, 4-11 eta 7-17). Lemunori dagokionez, berriz, agerian geratu zen eskuek min egiten ziotela, eta ezinean zebilela. Mendizabalen atzetik ibili zen partida osoan, eta ez zuen une batean ere pilota kontrolpean izan.
Lemuno

Frontoian ez zuen babes faltarik izan Mendizabalek; han ziren bere herriko lagunak. Hala, ospakizunak ez ziren frontoian amaitu. Tolosako tabernetan jarraitu zuten antzuolarrek, goizaldera arte. Hala jakinarazi zuen Mendizabalen Diario Vascori emandako elkarrizketan.

Lehenengo mailako laut’erdiko finala, berriz, hilaren 11n jokatuko da, datorren igandean hain zuzen ere. Azaroaren amaieran jokatzekoa zen Aimar Olaizola goizuetarraren eta Juan Martinez de Irujo errioxarraren arteko norgehiagoka, baina atzeratu egin behar izan zuten abenduaren 4ra lehenik, eta 11ra azkenik. Izan ere, Olaizolak lesioa du behatzean, eta berak eskatu zuen finala atzeratzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario