Se ha producido un error en este gadget.

domingo, 18 de diciembre de 2011

"Gure herrian horrelako toki baten falta igertzen da"


Entsegu-gelak, aisialdirako tokia, erakusketak… Beste herri batzuetan ez bezala, gazteontzako aukera asko eskaintzen ditu Basozelaiko Gaztetokiak

Egoitz INGUNZA

Basauriko maldan gora eginez, Udaletxea baino gorago, Basozelai auzoa aurkitzen dugu. Bertan, CD Baskoniaren Pedro Lopez Cortázar zelai mitikoa zegoen tokiaren ondoan,-orain pisuak eraikitzen ari dira-, eta Skate-Park Basozelaiko Kultur Etxea dago.

Maldan behera egindako eraikina da. Zazpi pisu ditu, goikoa 0.pisua dugu, eta azkenengoa -7.pisua. Arkitekto modernoen gauzak. Goiko pisuan taberna aurkitzen dugu, kristalezko paretak dituena. Behera joan heinean, liburutegia eta ikasketa-gelak, jubilatu elkartea, haur txikientzako ludoteka eta haurtzaindegia, eta azkenik Gaztetokia.

Gela handi bat da. Bertan, billar mahai pare bat, ordenagailu bat, bi Play Station, telebistak etab. aurkitzen ditugu. Gainera, musika disko kolekzio sakon bat ere badago, nahi duenak edozein aukeratzeko, eta bertan jartzeko.

Bertan aurkitzen ditugu Joanes Aranzabal eta Jon Martinez. Noizbehinka joaten dira Gaztetokira, arratsalde pasa. Martinez ustez lokala “ondo dago” eta gazteek behar dituzten gauzetara moldatzen da. “Hemen gauza asko egin ditzakegu, teilatu bat eta lokal bat daukagu, dohakoa, eta ping-pongean edo billarrean aritu gaitezke”, dio gazte usansolotarrak. Jon eta Joanes ez dira basauritarrak, Galdakaokoak dira.

Orduan zergatik eotri Basozelaiko Gaztetokiraino? “Gure koadrillakoek hemen entsaiatzen dute, eta gu batzuetan etortzen gara”, diote gazte galdakaoztarrek. Euren herrian horrelakorik falta baden galdetzean biek baietz esaten dute. Aranzabalen ustez, “gure herrian be egin beharko zen horrelako zerbait”. Bere lagunak ere berdina pentsatzen du, “gure herrian horrelako zerbaiten falta igertzen da, gu lehenengo aldiz etorri ginenean harrituta geratu ginen tokiarekin. Gure herrian ez dagoenez, ondoko herrian ikusteak… esan daiteke inbidia eman zigula”.

Denbora pasatzeko tokiaz gain, ekintza asko eskaintzen ditu lokalak. Martinezek ezagutzen ditu, eta gauza positibotzat harten ditu. “Data konkretuetan ekintza ezberdinak egiten dira umeentzat, adibidez Halloween egunean zerbait berezia egitea, Gabonetarako, orain, prestatzen ari direna…”.

Ekintza guzti horietatik oihartzun handiena dituztenak musikaren munduarekin erlazioa dutenak dira. Basauriko Udalak bultzatutako Musika ON programaren barruan, lehen aipatutako entsegu geletatik aparte, kontzertuak, instrumentu ezberdinen klase magistralak (baxua, bateria, gitarra...) edota maketa lehiaketa aurki ditzakegu.

Aranzabalentzat aukera polita da zuzenean jotzeko, eta “euren musika erakusteko. Gure koadrillakoen taldeari, adibidez”. Koadrillako talde hori Stinks dira. Basaurin entsaiatzen dute taldearen sorreratik, “orain dela hiru urte”, dio Aitor Makazagak, taldeko bateria-joleak. Taldeko kide guztiak Galdakaoztarrak dira, baina Basozelain entsaiatu behar izaten dute, euren herrian ez dagoelako horretarako aukera ematen duen tokirik. “Galdakaon entsaiatu nahi baduzu, lokal propio bat alokatu behar duzu, eta hori ez da ekonomiko irtetzen”, dio Makazagak.

Basozelaiko entsegu geletan 20 ordu entsaiatzeak, 25 euro dira. Horrela, astero zure ordua daukazu hiru entsegu-geletatik bat erabiltzeko. Gela insonorizatu bakoitzak Basauriko auzo baten izena dauka, hala nola, Lapatza, Finaga eta Sarratu. Gela bakoitzak ahots-ekipo bat (mikroak barne) eta bateria bat dauzka. Gainera, taldeek euren amplifikadoreak gordetzeko bi biltegi ere badaude. Makazagaren ustez, ekipamendua “ona” da.

Bertan entsaiatzen eman dituen hiru urtetan, ez du arazo handirik izan bertako arduradunekin, horregatik Aitorrek pertsonala “majoa” dela uste du. Kontzertuak emateko aukeraz, eta maketa lehiaketaz ere iritsi positiboa du, berea bezalako talde gazteentzat beharrezkoa dela uste du.

Hona hemen, adibidetzat, Woodstock Trio-k Basauriko Gaztetokiko kontzertu-gelan emandako zuzenekoa:


Gazteentzako eskaintza aldetik aldea nabaria da, beraz, Basauri eta Galdakao artean. Ondoan aurkitzen diren bi herri handi dira, populazio aldetik. Baina, udaletxeak bultzatutako ekintzetan Galdakao txiki gelditzen da. Umeentzako eta gazteentzako topagunea egiteko saiakera egin zen orain dela bost bat urte, baina, ez tokia, ezta kudeaketa, ez zen beharrezkoa izan.

Musikaren arloan ere, gutxi dira Galdakaoko udalak bultzatutako ekintzak. Musika eskolaz aparte, ez dago taldeentzat entsaiatzeko tokirik. Jaietan kontzertu pare bat emateko aukeraz aparte, ez dago ezer.

Eta Galdakaoko gazteek bizi behar duten kaskarkeriaren hirugarren puntua Gaztetxe baten falta da. Udalak kasu honetan, beste askotan bezala, asko esan, baina gutxi egin.

Bakezaleak musika jotzen dute ere


Sinkuartel Konpartsak Txaranga bat sortu du aurtengo Aste Nagusian




Haizea Holgado Olleta

Armarik gabeko mundu bategatik borrokatzen du Sinkuartelek. Duela hamabost urte hasi zen konpartsa hau Bilboko Aste Nagusian txosna bat jartzen eta bere ideiak era dibertigarri batean adierazten. Aurtengo jaietan, Sinkuartelek aldaketa batzuk izan ditu. Aldaketa horietatik Sinkuartel Txaranga Antimilitarista jaio da. Txosnetan edariak prestatzetik musikari talde propio bat izatera pasatu da Sinkuartel eta olan, euren ideiak modu dinamikoago batean azaltzen dituzte.

1996an Bilboko Kontzientzia Eragozpen Mugimendu antimilitaristaren eraginez sortu zen Sinkuartel. Armadarik gabeko mundu batengatik borrokatzen dute. “Bakea nahi baduzu, presta ezazu bakea” leloaren menpean egiten dituzte euren ekitaldiak. Sinkuartelen txaranga ildo beretik doa. Batzuk konpartsaren osagai dira. Beste batzuk ordea musikaren liluraz maitemindu dira. Sinkuartelen osagai den Mos Uribarrik txarangaren sorrerari buruz hitz egin du:
"Konpartsaren osagai garen musikari batzuk
 eta osagai ez diren beste batzuek ere 
txaranga sortzera animatu gara 
eta konpartsak urtean zehar egiten dituen ekintzak 
animatu egiten ditugu." 
Mos Uribarri


Txarangak oraindik ez du urte bat bete, baina nahiz eta jaioberria izan festarako gogoak ditu. Momentuz bi ekitaldi egin dituzte eta askoz gehiago egiteko gogoak dituzte. Lehenengoa, 2011ko Bilboko Aste Nagusian izan zen. Bertan, Sinkuartel konpartsaren osagaiak eta hogeita hamar musikari inguru, Bilboko kaleak, instrumentuen doinuez bete zituzten. Aste Nagusian zehar hiru kalejira antolatu zituzten. Sinkuartelek ere Txupinazoan parte hartu zuen, eta Marijairekin batera txosnen irekieran jardun zuen. Besteetan, goizean hasi eta gauean bukatu zuten, beti ere festa zabaltzen. 

Bigarrena aldiz, azaroaren hemeretzian egin zuten. Kasu onetan, euren helburua ondo pasatzea zen. Baina egun horretan, musikarien notak doinu bakezalez eta antimilitaristez beteta zeuden. Hogei musikari inguru egon ziren konpartsaren osagaiekin batera. Mozorrotuta festa giroa zabaldu zuten Bilboko alde zaharretik. Ikusleen txaloak eta dantzarazteko gogoak eragin zituzten. Oskar Aguadok bertan egon zen perkusioa jotzen. Bera ez da konpartsaren osagai, baina musika gogoko duenez, eta euren ideiekin bat egiten duenez, Sinkuartelen Txarangaren osagai da. 



"Bilboko jaietan egon nintzen
 beraiekin jotzen,
deitu naute berriro etortzeko
 eta giro ona egon zenez
 berriz etortzea erabaki dut."
Oskar Aguado


Azaroaren hemeretzian Goizeko hamabietan hasi eta arratsaldeko bostetan jotzeari utzi zion txarangak. Festa gauerarte luzatu zen. Instrumentuak gordetzean, konpartsako kideek giro ona sortzearen erronkari ekin zioten. Bafle batzuekin festan jarraitu zuten. Polizia bertan agertu zen auzokideen kexak zirela eta. Gaueko hamarretan modu baketsuan  poliziak bafleak konfiskatu zituen. Baina ezin izan zuten antimilitaristen eskariak isildu, abesten euren bidetik jarraitu baitzuten.


Sinkuartelen Txarangak mota ezberdineko abestiak jotzen ditu. Batzuk gaurkoak dira,  beste batzuk aldiz, urte batzuk dituzte, adibidez, I’ll survive. Baina batzuetan partiturak alde batera uzten dituzte eta inprobizioari ekiten diote.


Sinkuartel ezaguna da humore onez eta era ezberdinean euren ideiak aditzera ematen dituelako. Aste Nagusian, urtero, mozorrotuta agertzen dira eta barraren gainean dantza ikuskizun bat antolatzen dute. Zuhaitzez-zuhaitz tirolina show bat egiten dute, eta jendea ahoa irekita uzten dute. Horretaz gain, Play back lehiaketa bat egiten dute. Aurten Distubedsen  Land of Confusion abestiarekin Lip Dub bat egin zuten. 



Sinkuartelek modu baketsu batean borrokatu egiten du. Oso adierazgarria da, eurek nahiko deigarriak direlako, izan ere, beti kolorezko ileordeekin eta boekin dabiltzate. Arropa linea bat dute interneten eta Aste Nagusian euren txosnan erosi daitekenak. Gehien saltzen dutena kamisetak dira, baina sudaderak ere salgai dituzte. Guztiek sinbolo antimilitaristak dituzte. Salduena “Stop Wars” kamiseta da. Darweider marrazkia dauka, baina ezpata laser baten ordez, lore bat darama.

Hemen eskuragai daukazue Sinkuartelek egindako publizitate kanpainia:


Sinkuartelen txarangak ekitaldi ezberdinak egingo ditu urtean zehar. Haien berri izateko Facebookeko “Txaranga Sinkuartel” taldean sartu zaitezte. Bertan informazio gehiago egongo da eskuragai.




Bartzelonaren futbol erakustaldia Bernabeun

Egoitz Ingunza

Real Madrilek ezin du Bartzelonarekin. Partiduaren aurretik esandako guztiak jokoaren bitartez isildu zituen talde blaugranak. Eta hori, madrildarrak partidura hobeto askoz heltzen zirela ematen zuela. Lidergoa eurena zen, eta etxean guztia irabazi zuten. Bartzelona, aldiz, etxetik kanpo emaitza kaxkarrak lortuta heldu zen Santiago Bernabeura.

Baina, Bartzelona ondo dagoenean geldiezina da. Eta atzo, hasieran dudak sortu bazituen ere, ederto jokatu du. Bigarren zatian joko erakustaldia eman dute Iniestak, Xavik eta Cesc Fabregasek.

Hala ere, partidua maldan gora jarri zaie hasiera-hasieratik. Hogeigarren segundoan, Victor Valdesek pase txar baten ondorioz, baloia oparitu dio Real Madrili. Di Mariak, jaurti, eta hiru erreboteren ostean, baloia Benzemari heldu zaio, eta area barruan, bakar-bakarrik erraz gainditu du Bartzelonaren atezaina.

Madrilentzat panorama ezin hobea bilakatu da momentu horretan. Hasieratik aurretik jarri dira, eta atzean itxaroteko aukera izan dute, baloia berreskuratzen zutenean ziztu bizian kontraerasoa eratzeko. Golak Barça dudatan jarri di. Eta, lehen ordu laurdenean ezin izan du bere jokoa ondo gauzatu.

Txapeldunek zortea dutela esan ohi da. Bartzelonak zortea izan duela esan daiteke. Gehiegi merezi ez duenean Messi motorrean igo da, eta eskiatzaile baten moduan, eslalona eginez, Madrileko hiru jokalari gainditu ditu, eta lurrera jauzten zegoenean, Alexisi pasea eman dio. Txiletarrak ez du barkatu. Ondo kontrolatu eta ederto gurutzatu du baloia, Casillasen luzaketa ezertan utziz.

Gol horrek min asko egin dio Real Madrili. Hortik aurrera Barçak planteatutako egin da. Batez ere bigarren zatian.

Zazpigarren minutuan, Xavik 1-2-koa jarri du markagailuan, areaz kanpo egindako jaurtiketa bati esker. Cristiano Ronaldok berdintezko aukera izan du hemeretzigarren minutuan, baina bere burukada oso desbideratua joan da.

65.minutuan partidua amaitu da. Alvesek eskuin hegaletik egindako erdiraketa Cesc-ek buruz errematatu eta 1-3koa igo du markagailura. Hortik aurrera, Barçaren kontrol ikaragarria, eta Real Madril amore emanda. Hala eta guztiz ere, Kaka-k 83.minutuan gola sartzeko aukera izan du, baina Valdesek kornerrera desbideratu du saiakera hori. 

Hona hemen partiduko golak eta entrenatzaileen iritziak:


martes, 13 de diciembre de 2011

Klasikoa, sentimenduak pizten berriz ere


Haizea Holgado Olleta

Larunbatak 10.00. Santiago Bernabeu bete-beteta zegoen. Real Madrileko eta Bartzelonako jarraitzaileek irrikan partiduaren hasiera itxaroten zeuden. Oihuak entzuten ziren, eta emozioa airean zegoen, izan ere, askorentzat hau ez zen partidu soila, ohorea jokoan baitzegoen.

Partiduaren lehenengo minutuan Merengek pozez zoratu ziren Benzemaren golarekin. Ezusteko gola izan zen, arina, bizkorra, ia ikusiezina.  Gola tximista bezain azkar heldu zen, eta Madril 1-0ekin aurrea hartu zion Bartzelonari. Baina saleen poza ere tximista bezain azkar desagertu egin zen, zurien gol bakarra izan baitzen.

Erasoan jokatu zuten bi taldeek eta berdinduta egon ziren lehenengo zatian zehar. Gol aukera asko egon ziren bi taldeen eskutik.  Cristiano Ronaldok Valdesi gola sartzen saiatu zen, baina honek, Benzemaren aurka egin zuen hutsaren ostean pilak kargatu zituen eta buru belarri ekin zion bere atezaindegia defendatzeari. Bartzelonak, Alexiri esker berdinketa lortu zuen. 29. minutuan txiletarrak Casillasi ezkerretik sartu zion gola. Kuleak oihuka hasi ziren, eta zen gutxirako, bi taldeek berdinduta baitzeuden.

Partiduaren bigarren zatian Madrileko saleek bihotzeko bat jasotzeko zorian egon ziren. Dena aldatu egin zen. Bartzelonak zelaia bereganatu zuen. Madril baino askoz hobeto jolasten hasi zen. Xabik, 52 minutuan, 1-2a lortu zuen. Sortez betetako gola izan zen.  Xabik jaurti egin zuen, De Mariak gola saihesten saiatu zen, baina honek belaunarekin baloira eman zion eta bere traiektoria desbiatu zuen, Casillas despistatzen. Horren eraginez, Madrilen atezainak eskuinerantz bota zen eta gola ezkerretik sartu zioten.  Merengeek oraindik remontatu zezaketela uste zuten, baina saleek pizka bat etsituta eta humore txarrez zeuden.

Cristiano Ronaldok Madrilen alde falta pare bat jaurti zituen, baina ez zuten emaitza aldatu. Madrilentzat kaosa  Cesc Fabregasen golarekin heldu zen. Markagailuak 1-3an zeuden, eta partidua bukatzeko oso denbora gutxi geratzen zen. Kuleek klasikoa poltsikoan zuten. Mihiarekin garaipena daztatzen hasi ziren. 1-3 irabazi zuen Bartzelonak.

Gauerdi aldera estadioa uzten joan zen. Batzuk pozez lehertzen alde egin zuten Santiago Bernabeutik, beste batzuk ostera, euren ametsak puskatuta ikusi zituzten. Bartzelonak garaile atera zen, Madrilek gogor borrokatu zuen arren. Kontraesanak airean zeuden, etsipena v.s. zoramena.

Partiduaren laburpena hurrengo bideoan: