viernes, 30 de septiembre de 2011

Athleticen garaipena San Mamesen


Athletic - PSG, (2-0)




Athleticek bere lehen garaipena lortu du UEFA Europa Leage txapelketan. Ostegunean París-Saint German talde frantsesaren aurka jolastu dute San Mamesen eta garaile atera dira 2-0 batekin. Igor Gabilondok eta Markel Susaetak sartu dituzte golak. Garaipen honi esker Athleticek, sei punturekin F multzoko liderra bilakatu da.


Talde gorri-txuriaren lehenengo garaipena izan da denboraldi honetan. Bielsaren taldea goibel sentitu da azkenaldian lau partidu galdu dituztelako, baina garaipen hau indartu egin ditu jokalariak. Oscar de Marcosek, Athleticeko jokalariak esan duenez, garaipen hau oso garrantzitsua izan da. "Partidu bat irabazi behar genuen" adierazi du Marcosek. 




Partidua parekatuta hasi da baina laster leoiak nagusitzen hasi dira. Jokalariek gol aukerak izan dituzte lehenengo minutuetatik , baina 20. minuturarte itxaron behar izan dute saleek markagailua estreinatzeko. Athleticen lehenengo gola jokaldi bikain baten emaitza izan da. De Marcosek eskuin hegaletik erdiraketa egin eta Gabilondok boelaz gol ikusgarri bat sartu du. Bigarren gola Aurtemetxe eta Susaetaren lana izan da. Aurtemetxek eskuin hegaletik erdiraketa atera eta bigarren zutoinean Susaetak bigarren gola markatu du. Markagailuak 2-0an geratu dira partiduaren amaierararte.


Ultren erasoak


Partidua hasi baino lehen Bilbo borroka eremua bilakatu da. PSG taldeko ultrek borrokarako gogoak zituzten, eta sale gorri-txuriekin borrokan hasi dira. Lokalak ere hautsi egin dituzte. Mahaiak eta aulkiak jaurti egin dituzte tabernen leihoen kontra. Horren eraginez ertzainak PSGko 13 sale atxilotu ditu.



No hay comentarios:

Publicar un comentario