domingo, 11 de diciembre de 2011

Txapela Olaizolarentzat!!


Haizea Holgado Olleta

Olaizolak lau'terdiko finala irabazi du eta bere bosgarren txapela eskuratu du. Irujoren aurka jokatu du Bilboko Bizkaia Pilotalekuan 22-12ko markagailuarekin. Partida interesgarri hasi da, Irujok eraman du lehenengo tantoa. Parekatuta hasi da neurketa eta berdinketak bata bestearen atzetik errepikatu dira 3-3ko emaitzara ailegatu arte.
Momento horretatik aurrera Olaizolak aurrea hartu dio Irujori. Hala ere, pilotariak borrokan jarraitu du, baina ikusi egiten zen ez zegoela buru belarri partiduan. Olaizolak hori aprobetzatu egin du, eta gogotsu bere jokoa egiten jarraitu du. 
13-12ko tantoaren ostean neurketak aldatu egin du. Irujok, nahiz eta berdintzeko aukera izan duen,  galtzen hasi da. Irujo deskonzentratzen hasi da, eta kaskar jokatu du; tantoak bata bestearen atzetik galtu ditu. 
Olaiozolak orain Julian Retegik baino txapela bat gehiago dauka eta lau t'erdiko final gehien irabazi dituen pilotaria bilakatu da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario