domingo, 25 de septiembre de 2011

Makau kenyarrak munduko errekorra hautsi du Berlingo maratoian

Patrick Makauk munduko errekor berria ezarri du Berlingo maratoian. 26 urteko atleta kenyarrak 2:03:38tan bete ditu 42.195 metroak, Gebreselassieren (aurtengo Asturiasko Printze Sarietan irabazlea) errekorra baino 21 segundo azkarrago, Berlingo maratoian lortutakoa. Etiopiarra 35.kilometroan erretiratu behar izan da, sabeleko arazoak direla eta.

Atleta kenyarrak horrela baloratu du lasterketa: “Ez naiz guztiz ondo sentitu hasieran, baina lasterketa arindu den unetik guztia ondo joan da. 25.kilometroan, errekorra lortzeko aukera nuela sentitu dut.” Oso pozik agertu da irabazi ostean Makau, “nire kirol bizitzaren momenturik zoriontsuena da”. Eta etorkizunari begira txapeldun olinpiko izan daitekeela uste du, “Jainkoak nahi badu”.

2:03:38ko marka lortzeko, 20,5km/h-ko bataz besteko abiadura eraman du Makauk. Baina, arinago joan ahal dela uste du. “Azken hamar kilometrotan uste dut arinago joateko aukera izan ahal dudala, baina bakarrik joan naiz, ez nau inork jarraitu”, komentatu du kenyarrak.

Garaipen hau oso garrantzitsua da kenyarrentzat, etiopiarrei irabazi izanagatik. Makau horren berri badu jada, “nire entrenatzaileak dei asko jasotzen ari da. Badakit Kenyan jende askok telebistan ikusi duela lasterketa, eta orain ospatzen ari direla”.


Emakumezkoetan Florence Kiplagat kenyarrak irabazi du, 2:19:44ko marka lortuz. Denbora hau urteko bigarren markarik onena da.


No hay comentarios:

Publicar un comentario