domingo, 25 de septiembre de 2011

Cavendish munduko txapeldun

Mark Cavendish britainiarra Errepideko Munduko Txapelketako txapeldun bilakatu da Kopenhage-Ruderslanen (Danimarka). Sprintean amaitu da etapa eta hor indartsuena dela erakutsi du Man Irlako txirrindularia. Mattwh Goss australiarra eta André Greipel  alemaniarra zilarra eta brontzea eraman dute, hurrenez hurren.

Lasterketa oso arin joan da. 17:30ak aldera iristekoak ziren arren, ordu bat lehenago burutu dituzte zirkuituari eman beharreko 14 itzuliak. Trazatu oso laua zen, sprinterrentzat pentsatua. Eta horien artean azkarrena, Cavendish, britainiarren apustu argia. Eta gogor egin dute apustu, hasiera hasieratik. Froome eta Wigginsen lagunztarekin (aurtengo Vueltan bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren) erritmo gogorra ezarri du talde britainiarrak.

Ihes egiten saiatu diren txirrindulariak ere egon dira, euren taldeak sprintean aukerarik ez zutenak  gehien bat. Zortzi minutuko aldea izatea lortu du horietako batek, baina Cavendishen selekzioak nahi izan duenean erritmoa gogortu egin du eta diferentzia hori laburtzen joan da, neutralizatu arte.


Lasterketaren hondarrean erori bat egon da eta Thor Hushov iazko txapelduna moztuta geratu da. Aurrean faborito guztiak zeuden Boason-Haggen, Bennati, Freire, eta nola ez Cavendish. Eta britainiarrak ez du barkatu. Falta zitzaion garaipena zen eta lortzeko irrikaz zegoen. “Garaipen ikaragarria izan da”, esan du sprinterrak lasterketa amaitzean. Bere taldekideetaz gogoratzeko denbora ere izan du, “Ez naiz irabazi duena. Guztia eman duten zazpi gizonek irabazi dute, horregatik naiz txapeldun. Nire bihotzean egongo dira beti”.

Azken sprint-a hurrengo bideoan:


Sailkapena:
 1. Mark Cavendish (GBR), 260 km 5h 40:27.
 2. Matt Goss (AUS) d.b. 3. Andre Greipel (GER) d.b. 4. Fabian Cancellara (SUI) d.b.
 5. Jurgen Roelandts (BEL) d.b.
 6. Romain Feillu (FRA) d.b. 
7. Borut Bozic (SLO) d.b. 
8. Edvald Boasson Hagen (NOR) d.b. 
9. Oscar Freire (ESP) d.b.  
10. Tyler Farrar (USA) d.b.

No hay comentarios:

Publicar un comentario