sábado, 10 de diciembre de 2011

Garaipena eta lidergoa Barçarentzat


Egoitz Ingunza

Real Madrilek ezin du Bartzelonarekin. Ematen zuen Mourinhoren taldea indartsuago zetorrela derby honetara, baina, berriro ere Bartzelona gainetik pasatu da. Baloia berenganatu du talde katalanak, eta bigarren zati goren bat burutu.

Guardiola, guztiek uste zutenaren kontra, hiru defentsekin -Puyol, Piqué eta Abidal- irten da Bernabeura. Zelai erdian nagusitasuna lortzeko ideiarekin beti. Esan daiteke azkenean Bartzelonak 3-6-1 eskemarekin jokatu duela. Mourinhok ez du lortu, inoiz, horri aurre egitea.  


Partidua, hala ere, ezin hobeto hasi da madrildarrentzat. Victor Valdesen akats ikaragarri batek lehen gola eman dio Benzemari, lehen minutuan. Horrek zalantza puntu bat eman dio Barçaren defentsari, eta lehen ordu laurdenean arazo handiak izan ditu baloiaren kontrola izateko.

 "Bigarren gola suerte 
hutsa izan da"
José Mourinho
  
Hortik aurrera, baloia denbora gehiago izatea lortu du Pep Team-ak. Agian, gola oraindik merezi ez zuen unean lortu du. Messik, jokaldi ikusgarri baten ostean, baloia Alexiseri eman dio eta honek ez du barkatu.


Real Madrilek ezin izan du presioaren erritmoa jarraitu. Eta partidua amaitu da. Bigarren zatian talde bakarra egon da zelaian. Oso zatituta agertu da Mourinhoren taldea. Iniestak, Xavik eta Fabregasek nahi izan dutena egin dute. Azken bi horiek lortu dituzte Barçaren azken bi golak, eta partidua amaitu egin da. Nahi izan balu, gorritzeko moduko markagailua lortzeko aukerak izan ditu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario