domingo, 18 de diciembre de 2011

Bartzelonaren futbol erakustaldia Bernabeun

Egoitz Ingunza

Real Madrilek ezin du Bartzelonarekin. Partiduaren aurretik esandako guztiak jokoaren bitartez isildu zituen talde blaugranak. Eta hori, madrildarrak partidura hobeto askoz heltzen zirela ematen zuela. Lidergoa eurena zen, eta etxean guztia irabazi zuten. Bartzelona, aldiz, etxetik kanpo emaitza kaxkarrak lortuta heldu zen Santiago Bernabeura.

Baina, Bartzelona ondo dagoenean geldiezina da. Eta atzo, hasieran dudak sortu bazituen ere, ederto jokatu du. Bigarren zatian joko erakustaldia eman dute Iniestak, Xavik eta Cesc Fabregasek.

Hala ere, partidua maldan gora jarri zaie hasiera-hasieratik. Hogeigarren segundoan, Victor Valdesek pase txar baten ondorioz, baloia oparitu dio Real Madrili. Di Mariak, jaurti, eta hiru erreboteren ostean, baloia Benzemari heldu zaio, eta area barruan, bakar-bakarrik erraz gainditu du Bartzelonaren atezaina.

Madrilentzat panorama ezin hobea bilakatu da momentu horretan. Hasieratik aurretik jarri dira, eta atzean itxaroteko aukera izan dute, baloia berreskuratzen zutenean ziztu bizian kontraerasoa eratzeko. Golak Barça dudatan jarri di. Eta, lehen ordu laurdenean ezin izan du bere jokoa ondo gauzatu.

Txapeldunek zortea dutela esan ohi da. Bartzelonak zortea izan duela esan daiteke. Gehiegi merezi ez duenean Messi motorrean igo da, eta eskiatzaile baten moduan, eslalona eginez, Madrileko hiru jokalari gainditu ditu, eta lurrera jauzten zegoenean, Alexisi pasea eman dio. Txiletarrak ez du barkatu. Ondo kontrolatu eta ederto gurutzatu du baloia, Casillasen luzaketa ezertan utziz.

Gol horrek min asko egin dio Real Madrili. Hortik aurrera Barçak planteatutako egin da. Batez ere bigarren zatian.

Zazpigarren minutuan, Xavik 1-2-koa jarri du markagailuan, areaz kanpo egindako jaurtiketa bati esker. Cristiano Ronaldok berdintezko aukera izan du hemeretzigarren minutuan, baina bere burukada oso desbideratua joan da.

65.minutuan partidua amaitu da. Alvesek eskuin hegaletik egindako erdiraketa Cesc-ek buruz errematatu eta 1-3koa igo du markagailura. Hortik aurrera, Barçaren kontrol ikaragarria, eta Real Madril amore emanda. Hala eta guztiz ere, Kaka-k 83.minutuan gola sartzeko aukera izan du, baina Valdesek kornerrera desbideratu du saiakera hori. 

Hona hemen partiduko golak eta entrenatzaileen iritziak:


No hay comentarios:

Publicar un comentario