viernes, 30 de septiembre de 2011

Athleticen garaipena San Mamesen


Athletic - PSG, (2-0)




Athleticek bere lehen garaipena lortu du UEFA Europa Leage txapelketan. Ostegunean París-Saint German talde frantsesaren aurka jolastu dute San Mamesen eta garaile atera dira 2-0 batekin. Igor Gabilondok eta Markel Susaetak sartu dituzte golak. Garaipen honi esker Athleticek, sei punturekin F multzoko liderra bilakatu da.


Talde gorri-txuriaren lehenengo garaipena izan da denboraldi honetan. Bielsaren taldea goibel sentitu da azkenaldian lau partidu galdu dituztelako, baina garaipen hau indartu egin ditu jokalariak. Oscar de Marcosek, Athleticeko jokalariak esan duenez, garaipen hau oso garrantzitsua izan da. "Partidu bat irabazi behar genuen" adierazi du Marcosek. 




Partidua parekatuta hasi da baina laster leoiak nagusitzen hasi dira. Jokalariek gol aukerak izan dituzte lehenengo minutuetatik , baina 20. minuturarte itxaron behar izan dute saleek markagailua estreinatzeko. Athleticen lehenengo gola jokaldi bikain baten emaitza izan da. De Marcosek eskuin hegaletik erdiraketa egin eta Gabilondok boelaz gol ikusgarri bat sartu du. Bigarren gola Aurtemetxe eta Susaetaren lana izan da. Aurtemetxek eskuin hegaletik erdiraketa atera eta bigarren zutoinean Susaetak bigarren gola markatu du. Markagailuak 2-0an geratu dira partiduaren amaierararte.


Ultren erasoak


Partidua hasi baino lehen Bilbo borroka eremua bilakatu da. PSG taldeko ultrek borrokarako gogoak zituzten, eta sale gorri-txuriekin borrokan hasi dira. Lokalak ere hautsi egin dituzte. Mahaiak eta aulkiak jaurti egin dituzte tabernen leihoen kontra. Horren eraginez ertzainak PSGko 13 sale atxilotu ditu.



domingo, 25 de septiembre de 2011

Makau kenyarrak munduko errekorra hautsi du Berlingo maratoian

Patrick Makauk munduko errekor berria ezarri du Berlingo maratoian. 26 urteko atleta kenyarrak 2:03:38tan bete ditu 42.195 metroak, Gebreselassieren (aurtengo Asturiasko Printze Sarietan irabazlea) errekorra baino 21 segundo azkarrago, Berlingo maratoian lortutakoa. Etiopiarra 35.kilometroan erretiratu behar izan da, sabeleko arazoak direla eta.

Atleta kenyarrak horrela baloratu du lasterketa: “Ez naiz guztiz ondo sentitu hasieran, baina lasterketa arindu den unetik guztia ondo joan da. 25.kilometroan, errekorra lortzeko aukera nuela sentitu dut.” Oso pozik agertu da irabazi ostean Makau, “nire kirol bizitzaren momenturik zoriontsuena da”. Eta etorkizunari begira txapeldun olinpiko izan daitekeela uste du, “Jainkoak nahi badu”.

2:03:38ko marka lortzeko, 20,5km/h-ko bataz besteko abiadura eraman du Makauk. Baina, arinago joan ahal dela uste du. “Azken hamar kilometrotan uste dut arinago joateko aukera izan ahal dudala, baina bakarrik joan naiz, ez nau inork jarraitu”, komentatu du kenyarrak.

Garaipen hau oso garrantzitsua da kenyarrentzat, etiopiarrei irabazi izanagatik. Makau horren berri badu jada, “nire entrenatzaileak dei asko jasotzen ari da. Badakit Kenyan jende askok telebistan ikusi duela lasterketa, eta orain ospatzen ari direla”.


Emakumezkoetan Florence Kiplagat kenyarrak irabazi du, 2:19:44ko marka lortuz. Denbora hau urteko bigarren markarik onena da.


IRUJOK ETA BEROIZEK IRABAZI DUTE SAN MATEO TORNEOA


Aimar Olaizolak (Olaizola II) eta Mikel Beroizek irabazi dute San Mateo txapelketa. Juan Martinez de Irujoren eta Miguel Merinoren aurka jokatu dute finala, eta 22-13 amaitu dute. Logroñoko Adarraga pilotalekuan jokatu dute, eta ikusleak hasiera batean bi errioxarren alde bazeuden ere, partiduak aurrera egin ahala agerian geratu da Olaizola II eta Beroiz izango zirela garaileak.

Asegarce enpresakoak dira txapela irabazi duten bi pilotariak. Ondo doakio denboraldia Asegarceri, uda garaiko garaipen gehien lortu dituen enpresa baita. Olaizola II-k, berriz, pilotaririk onena izendatu dute. Bolada honetan ongi sentitzen dela adierazi du goizuetarrak, sasoiko sentitzen dela. “Nahiago nuke lau t’erdiko txapelketa datorren astean bertan hasiko balitz”.



Partidua irabaztea zailagoa egingo zitzaiolakoan zegoen Olaizola II. <<Kontzentraturik aritu gara hasieratik, eta, pilotaren jabe egin garenean, asmatu egin dugu erremateetan>>, adierazi du partidua amaitutakoan.
Olaizola II

Beroiz, berriz, gustura agertu da bere bikotearekin, eta markagailuan aurretik joateak <<lasaitasun>> handia eman diela adierazi du. Duela gutxi utzi zuen Aspe Beroizek, baina argi utzi nahi izan du garaipen hau ez dela enpresa horren aurkako errebantxa izan: <<denekin oso ongi amaitu nuen>>.

Mikel Beroiz
Irujo eta Merino, bestalde, gustura agertu dira partidua galdu arren, finalera iristea lortu dutelako. Merinok, dena den, bere inoizko partidurik txarrena jokatu duela adierazi du, eta eskerrak eman nahi izan dizkio bere bikoteari, jokoan laguntzeagatik. Merinok San Mateo torneoan parte hartu duen lehen aldia izan da.

Cavendish munduko txapeldun

Mark Cavendish britainiarra Errepideko Munduko Txapelketako txapeldun bilakatu da Kopenhage-Ruderslanen (Danimarka). Sprintean amaitu da etapa eta hor indartsuena dela erakutsi du Man Irlako txirrindularia. Mattwh Goss australiarra eta André Greipel  alemaniarra zilarra eta brontzea eraman dute, hurrenez hurren.

Lasterketa oso arin joan da. 17:30ak aldera iristekoak ziren arren, ordu bat lehenago burutu dituzte zirkuituari eman beharreko 14 itzuliak. Trazatu oso laua zen, sprinterrentzat pentsatua. Eta horien artean azkarrena, Cavendish, britainiarren apustu argia. Eta gogor egin dute apustu, hasiera hasieratik. Froome eta Wigginsen lagunztarekin (aurtengo Vueltan bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren) erritmo gogorra ezarri du talde britainiarrak.

Ihes egiten saiatu diren txirrindulariak ere egon dira, euren taldeak sprintean aukerarik ez zutenak  gehien bat. Zortzi minutuko aldea izatea lortu du horietako batek, baina Cavendishen selekzioak nahi izan duenean erritmoa gogortu egin du eta diferentzia hori laburtzen joan da, neutralizatu arte.


Lasterketaren hondarrean erori bat egon da eta Thor Hushov iazko txapelduna moztuta geratu da. Aurrean faborito guztiak zeuden Boason-Haggen, Bennati, Freire, eta nola ez Cavendish. Eta britainiarrak ez du barkatu. Falta zitzaion garaipena zen eta lortzeko irrikaz zegoen. “Garaipen ikaragarria izan da”, esan du sprinterrak lasterketa amaitzean. Bere taldekideetaz gogoratzeko denbora ere izan du, “Ez naiz irabazi duena. Guztia eman duten zazpi gizonek irabazi dute, horregatik naiz txapeldun. Nire bihotzean egongo dira beti”.

Azken sprint-a hurrengo bideoan:


Sailkapena:
 1. Mark Cavendish (GBR), 260 km 5h 40:27.
 2. Matt Goss (AUS) d.b. 3. Andre Greipel (GER) d.b. 4. Fabian Cancellara (SUI) d.b.
 5. Jurgen Roelandts (BEL) d.b.
 6. Romain Feillu (FRA) d.b. 
7. Borut Bozic (SLO) d.b. 
8. Edvald Boasson Hagen (NOR) d.b. 
9. Oscar Freire (ESP) d.b.  
10. Tyler Farrar (USA) d.b.
Vettel koroaren bila!

Sebastián Vettelek, Red Bull-Renaulteko gidariak, Formula bateko Singapurreko Saria irabazi du. Nahiz eta lasterketa irabazi, momentuz ez du munduko titulua eskuratu. Puntu bat falta izan zaio pasaden urtean lortutako munduko titulua berreskuratzeko. Jeson Buttonek, McLaren-Mercedeseko gidariak, bigarren postuan amaitu du lasterketa. Hirugarren postua Vettelen kidearentzat izan da; Mark Webberentzat.

Alemaniarraren garaipena nabaria izan da. Lasterketa osoan zehar bere lehenengo postua ez da arriskuan egon. Tentsio gune bakarra azkenengo bost bueltetan izan da. Buttonek Vettelen kotxera hurbildu da, saiatu arren bigarren postuarekin konformatu behar izan da.

Fernando Alonsok, Ferrariren gidariak, lasterketa on bat egiten saiatu da, baina ezin izan du Vettelen abiadura gainditu. Laugarren postua lortu du.

Lasterketaren ostean markagailuek hurrengoa adierazten dute: Vettelek 309 puntu ditu, Buttonek 185, Alonsok 184 eta Webberrek 182. Hurrengo lasterketa Japoneko Sari Nagusia izando da. 
Sebastian Vettelek erraz lortu dezake bere bigarren korona, bera da faboritoa. Postua kendu ahal dion gidari bakarra Jonson Button da.
 Gidarien sailkapena:
1. Sebastian Vettel (ALE/Red Bull) 259.
2. Mark Webber (AUS/Red Bull) 167.
3. Fernando Alonso (ESP/Ferrari) 157.
4. Jenson Button (GBR/McLaren) 149.
5. Lewis Hamilton (GBR/McLaren) 146.
6. Felipe Massa (BRA/Ferrari) 74.
7. Nico Rosberg (ALE/Mercedes) 56.
8. Michael Schumacher (ALE/Mercedes) 42.
9. Vitaly Petrov (RUS/Renault) 34.
10. Nick Heidfeld (ALE/Renault) 34.
11.Kamui Kobayashi (JAP/Sauber) 27.
12.Adrian Sutil (ALE/Force India) 24.
13.Sebastien Buemi (SUI/Toro Rosso) 12.
14.JAIME ALGUERSUARI (ESP/Toro Rosso) 10.
15.Sergio Pérez (MEX/Sauber) 8.
16.Paul di Resta (GBR/Force India) 8.
17.Rubens Barrichello (BRA/Williams) 4.
18.Pastor Maldonado (VEN/Williams) 1. 

miércoles, 21 de septiembre de 2011

Urrea Martinentzat!!

Txirrindulari alemaniarrak erloju kontrakoan urrezko domina irabazi du

Tony Martinek pozik erakutsi du irabazitako urrezko domina. Txirrindulari alemaniarrak Copenhagen lehian dagoen txirrindularitzako mundialaren erloju kontrakoa errestasun handiz irabazi du. Lau aldiz txapeldun izan den Fabian Cancelleraren posizioa bereganatu du Martinek, eta azken honek, brontzearekin konformatu behar izan du. Zilarrezko domina Bradelly Wigginentzat izan da.

Tony Martinek tximistak bezain askar ibili da gaurkoan. 51.8 kilometro orduko habiaduran egin du lasterketa. Helmugara minutu eta hamabost segunduko aldearekin heldu da. “Gaur nire eguna zela nekien” esan du alemaniarrak. Martinek bazekien azkenengo kilometroan lasterketa berea zela, baina aitortu egin du, David Millarren erreferentziak lagundu egin diola.


Brandelly Wigginek bigarren postua eskuratu du podiumean. Txirrindulariak Frantziako Tourrean  giltzer hezurra hautsi zuen, baina gerostik lasterketa bikainak egiten ari ditu. “Lasterketak hobeto egiten ditut abuztuko traumatismotik gerostik, baina gaurkoa ez nuen espero” esan du Wigginek.

Lau aldiz txapelduna izan dena gaur urrea brontzeagatik aldatu behar izan du. Cancellerak, gaurkoan ezin izan du Martinen abiadura gainditu. “Gaur ez dut erritmo on bat lortu, psikologikoki hautsitanago” adierazi du txirrindulariak.




Sailkapena
1. Tony Martin (Alemania) 53:43.85
2. Bradley Wiggins (Gran Bretaña) + 1:15.83
3. Fabian Cancellara (Suiza) + 1:20.59
4. Bert Grabsch (Alemania) + 1:31.76
5. Jack Bobridge (Australia) + 2:13.86
6. Richie Porte (Australia) + 2:29.54
7. David Millar (Gran Bretaña) + 2:45.62
8. Lieuwe Westra (Holanda) + 3:18.52
9. Alexandr Dyachenko (Kazajstán) + 3:19.76
10. Jakob Fuglsang (Dinamarca) +3:30.59
11. Jonathan Castroviejo (Esoaña) +3:34.37
12  LARSSON Gustav SWE +3:34.62
13  TUFT Svein CAN +3:35.89

martes, 20 de septiembre de 2011

ARITZ ARANBURUK IRABAZI DU FERROLEKO PROBA


Aritz Aranburu

Cabreiroa Pantin Classic PRO txapelketa irabazi du Aritz Aranburu surflari zarauztarrak. Bost izarreko balioa du proba horrek, eta Ferrolen egin dute, Galizian. Sei eguneko proba izan da, eta, eguraldia lagun, egunero egunero izan dituzte olatuak.
BIDEOA (SAKATU HEMEN IKUSTEKO)

Finalerdietan Glenn Hell irlandarra mendean hartu ondoren, Santiago Muniz argentinarraren aurka lehiatu behar izan zuen Aranburuk finalean. Gogor lehiatu ziren biak ala biak, baina Aranburu atera zen garaile 13,67 punturekin. Munizek, berriz, 8,93 puntu baino ez zituen lortu.

Finala
Aritz Aranburu (EUS) 13.67 / Santiago Muniz (ARG) 8.93


Finalerdiak
Santiago Muniz (ARG) 14.06 / Chris Friend (AUS) 9.07
Aritz Aranburu (EUS) 16.84 / Glen Hall (IRL) 11.84


“Eskuinetik aritzea pentsatu nuen hasieran, baina segituan konturatu nintzen korronte handia zegoela. Erdira joan nintzen, eta gauzak askoz hobeto joan zitzaizkidan”, adierazi du Aranburuk. “Hainbeste eragin behar izan diot taulari, ezen besoek min ematen baitidate”.
Txapelketa irabazteaz gain, Aranburu izan zen olatu batengatik puntuazio altuena jaso zuena (9,17 puntu), eta baita manga batean puntu gehien jaso zituena ere: 16,84 puntu jaso zituen 20tik.

Santiago Muniz
Munizek, berriz, argentinar batek inoiz lortu duen emaitzarik onena lortu du Ferrolen, 18 urte besterik ez dituela. “Neka neka eginda nago; aste gogorra izan da, itsasoa indartsu zegoen, eta akituta ailegatu naiz finalera”, adierazi du Munizek. “Dena den, oso gustora nago, oroitzapen zoragarriak daramatzat, eta beti itzuliko naiz txapelketa honetara”.

domingo, 18 de septiembre de 2011

Europako txapeldun bilakatu da Espainia, bigarren aldiz



Europako txapeldun bilakatu da Espainia, Frantziako selekzioa 98-85 irabazi ostean. Erasoan partidu ikaragarria jokatu dute talde biek. Hori agerian geratzen da markagailuari begiratzean. Finaletan normalean oso arraroa izaten da 100 puntutik hain gertu geratzea.

Txapelketa guztian zehar indartsuenak zirela demostratu dute Frantziak eta Espainiak. Eta gaurko finalean ere hori agerian geratu da. Uztaiari begira asko asmatu dute biek, baina, Espainia atzean lanean hasi denean Frantziak ez du askorik egiteko aukerarik izan.

Juan Carlos Navarroren (Eurobasketeko MVP izendatua partidu amaieran) 27 puntuetan eta Pau Gasolen 19 puntuetan oinarritu du garaipena Espainiako saskibaloi selekzioak. Frantzian Tony Parkerrek (26 puntu) ezin izan dio partiduari bere erritmoa eman. Gainera, defentsan ez da txapelketa guztian zehar egon  den bezain egonkor aurkitu gaurkoan.

Partidu hasiera berdintsua izan da, Espainia oso txarto defendatzen hasi delako. Lehen laurdena 25-20 bukatu da Scarioloren taldekoen alden. Bigarren laurdenean aurrerapauso bat eman du Espainiak, defentsan batik bat. Aipatzekoak dira Ibakaren 5 tapoiak. Erasoan gainera indartsu jarraitu dute. Frantziak partiduari eutsi dio, hiru puntuko jaurtiketetan oinarrituz: lehen zatian 10/6 ko portzentajea izan du.

Bigarren zati hasieran Espainiak diferentzia handiena lortu du markagailuan, hamahiru puntukoa. Hala ere, Frantziak adoretsu jarraitu lanean, eta ez du partidua galdutzat eman. Hirugarren laurden hau 25-21 amaitu da Espainiaren alde.

Azkeneko laurdenean ez da Frantziaren erreakziorik eman, eta Espainiak estutasunik gabe eutsi dio garaipenari.

Espainia finalera Nadalen eskutik

Rafa Nadalek bere zortzigarren David Kopa jolastuko du

Espainiak David Koparen finala jokatuko du Rafa Nadalen partidu bikainari ezker. Igandean Nadalek Jo-Wilfried Tsonga Frantziarraren 
aurka jolastu zuen eta garaile atera zen. Partidua Califaseko zezen plazan (Cordoba) jokatu zen. Tenis-jokalariek buztinezko zelaian jokatu zuten, eta nahiz eta Nadalek Tsongaren kontra eremu horretan inoiz ez jokatu  6-0, 6-2 y 6-4 emaitzekin garaile atera zen.



Bi ordu eta hamazazpi minutu iraun zuen partiduak. Denbora horretan ikusleek goraka aritu ziren Nadalen jolasa txalotuz. Bazekiten nor zen garailea plaza hartan. Nadal toreatzailea zen eta Tsonga txahala. “Toreatu, toreatu” esaten zioten ikusleek tenista Espaindarrari. “Ezineskoa da gaizki jokatzea horrelako jarraitzaileekin” esaten zuen mallorkako jokalariak.

Nadalen jokoa erasotzailea zen. Set perfektu batekin ireki zuen partidua (6-0) eta horrela partiduaren buru jarri zen. Sake guztiak irabazi zituen eta jaurtitutako pilota altuak hilgarriak ziren. Bere teknika aldatzen joan zehar partiduan zehar, Tsongaren buruko-mina bilakatuz. Bigarren setean, partiduaren 44. minutuan Tsongak bere markagailua estreinatu zuen. Kontraerasoan aritu zen jokalari Frantziarrak baina ez zitzaion ezertarako balio eta bigarren seta 6-2 amaitu zuen. Hirugarren seta lasaiagoa izan zen, jokalariak nekatuta baitzeuden. Azkenean Nadalek 6-4 emaitzekin itxi zuen emanaldia.

Gero eta ospetsuagoak bilakatu dira Nadalen garaipenak. Banako hamazortzi partidu irabazi ditu segidu eta horrela historiako portzentail hoberena lortu du. Aurten David Koparen zortzigarren finala jolastuko du tenis-jokalari gaztea Serbia edo Argentinaren aurka.

ZORTZI BANDERA LORTUTA...KAIKU TXAPELDUN!!

Kaiku taldeak irabazi du aurtengo San Miguel liga (bideoa). Jose Luis Kortaren mutilak fin ibili dira, eta zortzi bandera eskuratu dituzte guztira aurtengo denboraldian. Gaur izan da finala, Portugaleteko estropadetan, baina atzorako jakina zen liga irabazi zutela. Bermeon izan zen atzoko jardunaldia, eta Hondarribiak irabazi zuen. Kaiku, berriz, bosgarren postuan geratu zen. Ez zen bere egunik onena izan, bistan denez, baina txapeldun izateko adina puntu lortu zituzten. Garaipena ospatzeko, Sestaoko herritarrek ongietorri ekitaldia egingo diete gaur arraunlariei.
Kaiku taldeko arraunlariak Donostian, joan den igandean.
Gaur gertatuak gertatu, bazekiten liga irabazia zutela, baina gogor saiatu dira hala ere Kaikukoak. Portugaleteko estropadetan, lehenbizikoak izan dira Sestaoko mutilak. Urdaibaik baino 7 segundo gutxiago behar izan dituzte helmugara ailegatzeko. Sailkapen nagusian ere Urdaibai geratu da bigarren, eta hirugarrena, berriz, Hondarribia izan da.


Sailkapen nagusia:
1 Kaiku Ambilamp 186 puntu
2 Urdaibai Umpro Avia 170
3 Hondarribia Orsa 168
4 San Juan Iberdrola 150
5 Tiran Pereira 140
6 Pedreña 138
7 Astillero 137
8 San Pedro Ecolmare 82
9 Castro 65
10 Zumaia Altuna y Uria 56
11 Camargo 46
12 Orio Amenabar 45


Pozik daude Kaikukoak, ez baita gutxiagorako, baina ez dira bakarrak. Portugaletek eta Zierbenak ere badute zer ospatua, San Miguel ligara igotzea lortu baitute. Batzuk igotzeko beste batzuk jaitsi behar dira, ordea: Camargo eta Oriori tokatu zaie festaren alde garratza bizitzea. Urdaibai auzia, dena den, erabakitzeko dago oraindik. Urdaibai San Miguel Ligatik kanporatuko balute, Camargok bertan jarraituko luke.


Camargokoen ontzia

viernes, 16 de septiembre de 2011

Garaipena, azkenean!


Hirugarrenean ez, laugarrenean. Lau partidu behar izan ditu Bielsaren taldeak garaipena lortzeko denboraldi honetan. Eta beharrizanak estutzen zuenean lortu ere. Rayori irabazi ezinean egon ostean, eta Espanyolen aurka merezi gabe galdu ondoren, Slovanen aurkako Europa Leagueko partidua irabaztea lehentasunezkoa bihurtu zen.

Atzo beltzez zihoazen bilbotarrak hastapenetik nahi izan zuten baloiaren jabe izan Bratislavako Pasienky Stadiumean. Bielsaren ideia asimilatzen doazela ematen du. Eta azkenean atzo fruituak eman zituen joko onak. Birritan abisatu zuen Athleticek lehen zatiko hasieran, Gabilondoren eta Iturrasperen jaurtiketekin. Baina  13. minutuan izan zen gola. Llorente eta Muniainen (partiduko onena) arteko jokaldi ederra Susaetaren oinetara heldu zen, eta eibartarrak ez zuen hutsik egin.


Golaren ostean Athletic baloiaren jabe izaten jarraitu zuen, eta hainbat aukera izan zituen bigarrena egiteko. Baina, futbolean askotan gertatzen den moduan, gola sartzeko ez da beti merezi behar izaten. Eta Slovanek atzo zorte hori eduki zuen. 34.minutuan Guedék norgehiagoka berdindu zuen, defentsaren ezjakintasunaz baliatuz. Hala ere, sei minutu geroago Muniainek partiduko golik politena sartu zuen, 1-2koa ezarriz. Bigarren zati hasieran Slovanek bi aukera argi izan zituen berdinketa lortzeko, eta gol bat baligabetu zuen Alon Yefet arbitro israledarrak.


Hortik aurrera talde eslovakiarra ez zen gehiago urreratu Iraizozen atera. Athleticek ordea, baloiaren jabetza berenganatuz defendatu zuen azkeneko ordu laurdenean.

ARITZ LASA ONDO DAGO OSTEGUNEKO GOLPEAREN OSTEAN, BAINA ATSEDENA HARTZEKO ESKATU DIOTE MEDIKUEK



"Ondo nago, eta ahal bezain laster jokatu nahi dut. Medikuek baimena ematen badidate, 23an Logroñon egon nahi nuke". Aritz Lasa pilotariaren adierazpenak dira. Ikaragarrizko pilotakada jaso zuen Lasak joan den astean, Bermeon partidua jokatzen ari zela. Aurpegian jo zion pilotak, eta Galdakaoko ospitalera eraman behar izan zuten golpearen larritasunagatik. Partidua, berriz, bertan behera utzi zuten.


Ordu batzuetan eduki zuten ospitalean, eta aurpegiko muskulu batzuk hautsita zituela ikusi zuten. Dena den, ez diote ebakuntzarik egingo. "Eskerrak masailean eman zidan. Begian edo sudurrean eman izan balit okerragoa izango zen", dio Lasak. Pilotalekuetara itzultzeko gogoa du Lasak, baina medikuek atsedena hartzeko agindu diote. Gutxienez hiru edo lau astez egon beharko da partidurik jokatu gabe, eta entrenatu gabe.
Aritz Lasa lurrean, pilotakada jaso zuenean.

EITB kateari elkarrizketa eman dio Lasak aste honetan bere jaioterrian (Urretxun), eta ez zuen batere itxura txarrik. "Kalean nabilela ikustean, herriko jende askok ez du sinesten pasa zitzaidana. Irakurri zutenagatik, larriagoa izan zela uste zuten, eta harritu egiten dira ondo nagoela ikustean", adierazi zion Lasak Diario Vasco egunkariari.

Pilota munduan ohikoa izaten da pilotakadak jasotzea, eta, Lasak zortea izan duen arren, batzuek ondorio larriagoak izaten dituzte. Garikoitz Altuna pilotari amezketarrak, esaterako, pilotan jokatzeari utzi behar izan zion begian golpe bat jasota.

miércoles, 14 de septiembre de 2011

Ander Herrerak alta jasoko du


Ander Herrerak, Athletic Clubeko jokalariak, eskuin belauneko barne meniskua hautsi zuen igandean Espanyolen aurka jokatu zuen partiduan. Atzo, Mikel Sanchéz medikuak ebakuntza egin zion Gazteizeko USO-La Esperanza klinikan. Athletic Clubeko mediku taldeak adierazi duenez, operazioan astroskopia egin zaio. Ebakuntzaren osteko egoera normaltasunez dijoa eta arazorik sortu ezean arratsaldean alta emango diote.


Momentuz ez dute zehaztu zenbat denbora egongo den Herrerak bajan, baina gutxienez sei-zortzi aste egon beharko da. Horrek suposatzen du futbol taldeak erdilariaren laguntzarik gabe jolastu beharko duela Ligako hurrengo sei partiduetan, hala nola: Betis, Malaga, Villareal, Real Sociedad, Osasuna eta Valenciaren aurka. Herrerak ere, Europa Leageko bi partidu galduko ditu; Slovan de Bratislava eta PSG.

Taldekideek Herrerak lasterren bueltatzea espero dute eta gorantziak bidaltzen dizkiote. Iñigo Perezek, Athletikeko erdilariak, esan du: “Lesioa bat beti zerbait txarra da, eta askoz gehiago Anderrena izan ere, bera garrantzitsua da taldearentzat bere kalitate eta bizitasunarengatik.

Herrerak adierazi duenez, ebakuntza ondo joan da. “Hau laster pasatzen da!”. Horretaz gain lehoien jokalariak eskerrak eman nahi dizkio gizarte-sareen bitartez indarra bidali dioten sale guztiei.


Athletic Clubeko zerbitzu medikuak Herreraren eboluzioa futbol taldearen web orrialdean eskuragarri utziko du sale gorri-txuriek informatuta egon daitezen.