miércoles, 16 de noviembre de 2011

Pilota utziko du Belokik

Maialen Igartua


Ruben Beloki, atzoko prentsaurrekoan

Ruben Belokik (Burlada, 1974) pilota profesionala utzi du, 37 urte dituela. Atzo eman zuen bere erabakiaren berri, Baluarten eginiko prentsaurreko batean, eta bere azken partidua abenduaren 3an jokatuko duela jakinarazi zuen, Labriten.

Jokatzeari utziko dion arren, pilota munduan murgildurik jarraituko du Belokik. Orain arte bere enpresa izandako Asegarcerekin elkarlanean arituko da. “Oraindik ere gauza asko ditut eskaintzeko”, adierazi zuen nafarrak prentsaurrekoan. Unkiturik zegoen,baina bere buruarekin harro eta gustora zioala esan zuen. “Orain ni baino pilotari hobeak daude, baina pozik noa, oraindik ere gerra ematen diedalako. Sentsazio horrekin joan nahi nuen”.

Hemen bere prentsaurrekoaren bideoa:


Beloki ez zen bakarrik egon agurra ematerakoan. Haren alboan egon ziren Oinatz Bengoetxea eta Aritz Begino pilotariak, Montxo Iriarte Nafarroako Pilota Federazioko presidentea, Alberto anaia eta Asegarceko hainbat kide.

Ia hogei urte eman ditu Belokik maila profesionalean jokatzen, eta begi bistakoa da arrakastaz beteriko bidea izan dela. Horren adierazgarri da urte hauetan lortu duen palmaresa: buruz buruko lau txapelketa irabazi ditu 1995, 1998, 1999 eta 2001ean; binakako bi txapelketa irabazi ditu 1996 eta 2003an; eta Bartzelonako Olinpiar Jokoetan urrezko domina irabazi zuen.


martes, 15 de noviembre de 2011

Olaizolak eta Irujok jokatuko dute lauterdiko txapelketako finala

Maialen Igartua


Juan Martinez de Irujok lauterdiko finala jokatuko zuela jakina zen, eta orain haren aurka zein jardungo den jakin dugu. Aimar Olaizola goizuetarra izango da Irujoren aurka finala jokatuko duena. Printzipioz hilaren 27an jokatuko dute finala, Bilbokopilotalekuan.

Abel Barriolari igandeko partidua irabazita lortu du Olaizolak finalerako txartela, bere urtebetetze egunean bertan.. 22-18 garaitu zuen Goizuetakoak. Hasieran Barriola aurretik joan bazen ere, seinako berdinketaren ondoren Olaizolak hartu zuen aurre. Partidu gogorra izan zen, borrokatua.

Azpiko bideoan ikusgai igandeko partiduaren laburpena.


Barriolaren sake bat eramaterakoan kolpea hartu zuen Olaizolak ezker eskuko hatz luzean, eta oraindik itxaron beharra dago lesioaren garrantzia zein den jakiteko. Dena den, hilaren 27an jokatu nahi duela adierazi du goizuetarrak. Beraz, ez dirudi partidua atzeratzeko eskatuko duenik.

Finalerako sarreren prezioak jarrita daude jada. Hogei euro balio ditu sarrera merkeenak (alboko 2. Harmaila), eta 120 euro garestienak (kantxako eserlekuak). Gaurtik aurrera sarrerak erreserbatu ahal izango dira 656 799 423 zenbakira deituta. Aurten, gainera, internet bidez ere eros daitezke sarrerak, www.ticketmaster.es webgunean.


domingo, 6 de noviembre de 2011

Simoncelliren azken agurra

Haizea Holgado Olleta

Askok egon nahi ziren MarcoSimoncelliren azken agurrean. Pilotuaren milaka jarratzaile Santa Maria de la Asunción de Coriano elizan itxaroten egon dira Simoncelliren gorpuzkiak ikusteko. Familia eta lagunak izan dira bertan, baina baita ere motoziklismoko izar batzuk. Haien artean, Valentino Rossi, Simoncelliren lagun mina, Loris Capirossi, Randy de Puinet, Jorge Lorenzo eta Sete Gibernau.

Motoziklistaz jantzita zeuden gazte batzuek “Supersic”en hilkutza (horrela deitzen zuten lagunek Simoncelli) eraman dute eleizaraino. 58 zenbakia zeramaten puxikak ere egon dira, izan ere, Simoncellik, 58 zenbakiarekin lehiatzen zuen.

Milaka pertsona baino gehiago batu dira Misano Adriaticoko zirkuituan eguerdiko 15.00ak aldera. Bertan, hileta jarraitzeko pantalla batzuk jarri dituzte.
Pilotoak bere motorrak alboan izanda alde egin du mundu honetatik. Hil-kaperan bere motorrak aurki daitezke. Bertan, bere Gilera egon da, (Mundiala motor honekin irabazi zuen). Bestetik, Honda ere han egon da, 58 zenbakiko dorsalarekin.

All Blacken erreinua

Egoitz Ingunza



Errugbiaren munduko errege berria dugu. 24 urteren ostean Zeelanda Berriak Munduko Kopa irabazi du. Eta kostata, asko sufrituz. Aucklandeko Eden Parkean jokatutako norgehiagokan, 7-8 irabazi zion Frantziari.

Txapelketa guztian zehar faborito nagusiak ziren All Black-ak, eta Frantziak burutu zuen torneo txarra dela eta -nahiz eta finalera heldu-, inork ez zuen etxekoen garaipena ez zen besterik sinesten.

Partidua baino lehenago, kiwiek haka ospetsua egin zuten, baina frantsesak ez ziren kikildu. Gauzak zail jarriko zituztela erakutsi zuten. 

Hala ere, gauzak ondo hasi ziren hego-hemisferiokoentzat, 15’ean Tony Woodcockek lehen entsegua lortu zuen (0-5). Horrela bukatu zuten lehen zatia, eta bigarrena hasi bezain laster, 45’ean zigor kolpezko transformaketa bat lortu zuten (0-8). Baina, hor hasi zen frantsesen erreakzioa. Bi minutu geroago lehen entsegua lortu zuen Dusatoirrek (5-8). Duc-ek entsegu bihurketa lortu zuen (7-8) eta partidua estutu egin zen. Partiduak markagailu horrekin amaitu zuen, Eden Park-a betetzen zuten ikusleen zorionerako.

Munduko Kopa lortu eta gero Graham Henry entrenatzaileak dimititu egin du.

jueves, 3 de noviembre de 2011

Aurrerantzean Amorrortu izango da Euskal Selekzioaren hautatzailea

Jose Maria Amorrortu
Maialen igartua

Jose Maria Amorrortu izango da aurrerantzean Euskal Selekzioko hautatzailea. Gaur egun Athleticeko kirol zuzendaria da, baina orain arte Javier Iruretak izan duen postua hartuko du orain. Euskal Federazioak hartu du erabakia, eta bere web orrian jakinarazi du. Amorrortuk, dena den, ez du Athleticen duen postua utziko; bi lanpostuak partekatuko ditu. Miguel Etxarriren laguntza izango du hautatzaile lanak egiteko.
Iruretak joan den udaran utzi zuen kargua, Athleticen zuen kargua galdu ondoren. “Kargua uzten dut, lan hau Athleticekin lotuta dagoen norbaitek egin behar duelako,  eta ni jada ez nago”, adierazi zuen Iruretak dimisioa eman zuenean.
Baliteke Euskal Selekzioak abenduaren 26an Tunisiaren aurkako partidua jokatzea, baina Euskal Federazioak ez du oraindik ezer baieztatu.
Euskal Selekzioa

miércoles, 2 de noviembre de 2011

Cassanori ebakuntza egin beharko diote bihotzean

Egoitz Ingunza

Medikuek egindako probek argia ekarri diote azkenean Antonio Cassanok (Bari, Italia, 1982) jasandako arazoari. Aurrelari italiarrak istripu zerebrobaskular (IZB) bat izan zuen larunbatean, Malpensako aeroportuan (Milan), AS Romaren aurka jokatu ostean.

IZBa bihotz-gutxiegitasun bategatik sortu zen, eta hori konpontzeko jasoko du ebakuntza. Andrea Galliani, AC Milango presidente ordearen ustez, Cassano "sei hilabetetan jokatzen egongo da berriro".

Hegazkinetik jaitsi zenean hasi ziren arazoak. Cassano oso nekatuta sentitzen hasi zen, eta hitz egiteko arazoak zituen. Ospitalera eraman zuten, baina gaua etxean pasa zuen. Igande goizean, ordea, txarto sentitzen hasi zen berriro eta ospitalera bueltatu behar izan zen.

Txapeldunek ere jasaten dute krisia


Egoitz Ingunza

Joxean Fernandez Matxin basauritarraren taldea ez da World Tour izango 2012 denboraldian. Hau da, aurten bezala, Continental kategoriaren barne egon beharko dira (bigarren maila baten antzekoa), UCIra abalak eramateko epea bukatu baita.

Baina, hori arazo txikiena izan daiteke. Matxin eta Mauro Gianetti babesle bila dabiltza, Geoxek ez duela jarraituko plazaratu ostean. Krisiagatik gauza zaila izango dela uste du basauritarrak, baina “baikorra” izan nahi du. Duela bi aste arazo horri buruzko karta ireki bat idatzi zuen.

Txirrindulariek bitartean, itxaron besterik ezin dute egin. Juanjo Cobok, 2011ko Vuelta a Españako irabazleak, adibidez, beste talderen batekin negoziatzeko baimena jaso du, nahiz eta aurten luzatu duen kontratua taldearekin. Orain arte, Fabio Duarte kolonbiarra izan da taldea utzi duen bakarra.