miércoles, 2 de noviembre de 2011

Txapeldunek ere jasaten dute krisia


Egoitz Ingunza

Joxean Fernandez Matxin basauritarraren taldea ez da World Tour izango 2012 denboraldian. Hau da, aurten bezala, Continental kategoriaren barne egon beharko dira (bigarren maila baten antzekoa), UCIra abalak eramateko epea bukatu baita.

Baina, hori arazo txikiena izan daiteke. Matxin eta Mauro Gianetti babesle bila dabiltza, Geoxek ez duela jarraituko plazaratu ostean. Krisiagatik gauza zaila izango dela uste du basauritarrak, baina “baikorra” izan nahi du. Duela bi aste arazo horri buruzko karta ireki bat idatzi zuen.

Txirrindulariek bitartean, itxaron besterik ezin dute egin. Juanjo Cobok, 2011ko Vuelta a Españako irabazleak, adibidez, beste talderen batekin negoziatzeko baimena jaso du, nahiz eta aurten luzatu duen kontratua taldearekin. Orain arte, Fabio Duarte kolonbiarra izan da taldea utzi duen bakarra.

No hay comentarios:

Publicar un comentario