miércoles, 16 de noviembre de 2011

Pilota utziko du Belokik

Maialen Igartua


Ruben Beloki, atzoko prentsaurrekoan

Ruben Belokik (Burlada, 1974) pilota profesionala utzi du, 37 urte dituela. Atzo eman zuen bere erabakiaren berri, Baluarten eginiko prentsaurreko batean, eta bere azken partidua abenduaren 3an jokatuko duela jakinarazi zuen, Labriten.

Jokatzeari utziko dion arren, pilota munduan murgildurik jarraituko du Belokik. Orain arte bere enpresa izandako Asegarcerekin elkarlanean arituko da. “Oraindik ere gauza asko ditut eskaintzeko”, adierazi zuen nafarrak prentsaurrekoan. Unkiturik zegoen,baina bere buruarekin harro eta gustora zioala esan zuen. “Orain ni baino pilotari hobeak daude, baina pozik noa, oraindik ere gerra ematen diedalako. Sentsazio horrekin joan nahi nuen”.

Hemen bere prentsaurrekoaren bideoa:


Beloki ez zen bakarrik egon agurra ematerakoan. Haren alboan egon ziren Oinatz Bengoetxea eta Aritz Begino pilotariak, Montxo Iriarte Nafarroako Pilota Federazioko presidentea, Alberto anaia eta Asegarceko hainbat kide.

Ia hogei urte eman ditu Belokik maila profesionalean jokatzen, eta begi bistakoa da arrakastaz beteriko bidea izan dela. Horren adierazgarri da urte hauetan lortu duen palmaresa: buruz buruko lau txapelketa irabazi ditu 1995, 1998, 1999 eta 2001ean; binakako bi txapelketa irabazi ditu 1996 eta 2003an; eta Bartzelonako Olinpiar Jokoetan urrezko domina irabazi zuen.


No hay comentarios:

Publicar un comentario