miércoles, 2 de noviembre de 2011

Cassanori ebakuntza egin beharko diote bihotzean

Egoitz Ingunza

Medikuek egindako probek argia ekarri diote azkenean Antonio Cassanok (Bari, Italia, 1982) jasandako arazoari. Aurrelari italiarrak istripu zerebrobaskular (IZB) bat izan zuen larunbatean, Malpensako aeroportuan (Milan), AS Romaren aurka jokatu ostean.

IZBa bihotz-gutxiegitasun bategatik sortu zen, eta hori konpontzeko jasoko du ebakuntza. Andrea Galliani, AC Milango presidente ordearen ustez, Cassano "sei hilabetetan jokatzen egongo da berriro".

Hegazkinetik jaitsi zenean hasi ziren arazoak. Cassano oso nekatuta sentitzen hasi zen, eta hitz egiteko arazoak zituen. Ospitalera eraman zuten, baina gaua etxean pasa zuen. Igande goizean, ordea, txarto sentitzen hasi zen berriro eta ospitalera bueltatu behar izan zen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario