domingo, 6 de noviembre de 2011

All Blacken erreinua

Egoitz Ingunza



Errugbiaren munduko errege berria dugu. 24 urteren ostean Zeelanda Berriak Munduko Kopa irabazi du. Eta kostata, asko sufrituz. Aucklandeko Eden Parkean jokatutako norgehiagokan, 7-8 irabazi zion Frantziari.

Txapelketa guztian zehar faborito nagusiak ziren All Black-ak, eta Frantziak burutu zuen torneo txarra dela eta -nahiz eta finalera heldu-, inork ez zuen etxekoen garaipena ez zen besterik sinesten.

Partidua baino lehenago, kiwiek haka ospetsua egin zuten, baina frantsesak ez ziren kikildu. Gauzak zail jarriko zituztela erakutsi zuten. 

Hala ere, gauzak ondo hasi ziren hego-hemisferiokoentzat, 15’ean Tony Woodcockek lehen entsegua lortu zuen (0-5). Horrela bukatu zuten lehen zatia, eta bigarrena hasi bezain laster, 45’ean zigor kolpezko transformaketa bat lortu zuten (0-8). Baina, hor hasi zen frantsesen erreakzioa. Bi minutu geroago lehen entsegua lortu zuen Dusatoirrek (5-8). Duc-ek entsegu bihurketa lortu zuen (7-8) eta partidua estutu egin zen. Partiduak markagailu horrekin amaitu zuen, Eden Park-a betetzen zuten ikusleen zorionerako.

Munduko Kopa lortu eta gero Graham Henry entrenatzaileak dimititu egin du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario