jueves, 3 de noviembre de 2011

Aurrerantzean Amorrortu izango da Euskal Selekzioaren hautatzailea

Jose Maria Amorrortu
Maialen igartua

Jose Maria Amorrortu izango da aurrerantzean Euskal Selekzioko hautatzailea. Gaur egun Athleticeko kirol zuzendaria da, baina orain arte Javier Iruretak izan duen postua hartuko du orain. Euskal Federazioak hartu du erabakia, eta bere web orrian jakinarazi du. Amorrortuk, dena den, ez du Athleticen duen postua utziko; bi lanpostuak partekatuko ditu. Miguel Etxarriren laguntza izango du hautatzaile lanak egiteko.
Iruretak joan den udaran utzi zuen kargua, Athleticen zuen kargua galdu ondoren. “Kargua uzten dut, lan hau Athleticekin lotuta dagoen norbaitek egin behar duelako,  eta ni jada ez nago”, adierazi zuen Iruretak dimisioa eman zuenean.
Baliteke Euskal Selekzioak abenduaren 26an Tunisiaren aurkako partidua jokatzea, baina Euskal Federazioak ez du oraindik ezer baieztatu.
Euskal Selekzioa

No hay comentarios:

Publicar un comentario