martes, 15 de noviembre de 2011

Olaizolak eta Irujok jokatuko dute lauterdiko txapelketako finala

Maialen Igartua


Juan Martinez de Irujok lauterdiko finala jokatuko zuela jakina zen, eta orain haren aurka zein jardungo den jakin dugu. Aimar Olaizola goizuetarra izango da Irujoren aurka finala jokatuko duena. Printzipioz hilaren 27an jokatuko dute finala, Bilbokopilotalekuan.

Abel Barriolari igandeko partidua irabazita lortu du Olaizolak finalerako txartela, bere urtebetetze egunean bertan.. 22-18 garaitu zuen Goizuetakoak. Hasieran Barriola aurretik joan bazen ere, seinako berdinketaren ondoren Olaizolak hartu zuen aurre. Partidu gogorra izan zen, borrokatua.

Azpiko bideoan ikusgai igandeko partiduaren laburpena.


Barriolaren sake bat eramaterakoan kolpea hartu zuen Olaizolak ezker eskuko hatz luzean, eta oraindik itxaron beharra dago lesioaren garrantzia zein den jakiteko. Dena den, hilaren 27an jokatu nahi duela adierazi du goizuetarrak. Beraz, ez dirudi partidua atzeratzeko eskatuko duenik.

Finalerako sarreren prezioak jarrita daude jada. Hogei euro balio ditu sarrera merkeenak (alboko 2. Harmaila), eta 120 euro garestienak (kantxako eserlekuak). Gaurtik aurrera sarrerak erreserbatu ahal izango dira 656 799 423 zenbakira deituta. Aurten, gainera, internet bidez ere eros daitezke sarrerak, www.ticketmaster.es webgunean.


No hay comentarios:

Publicar un comentario