sábado, 10 de diciembre de 2011

Iritsi da esperotako finala!

Maialen Igartua

Olaizola eta Irujo pilotak aukeratu ostean

Kostata, baina iritsi da eguna azkenean. Bihar bertan jokatuko dute Aimar Olaizola goizuetarrak eta Juan Martinez de Irujo errioxarrak laut’terdiko finala. Bilboko Bizkaia pilotalekuan izango da partidua. 3000 eserleku ditu pilotalekuak, eta guzti guztiak betetzea espero da. Izan ere, bi pilotariak dira ospe handikoak, eta lehen ere txapel bat baino gehiago irabaziak. Lehia gogorra izango da, beraz.

Finalerako pilota aukeraketa joan den ostegunean egin zuten, inongo arazorik gabe. Irujok 105,3 eta 105,6 gramoko pilotak aukeratu zituen, eta Olaizolak 104,8 eta 105,4 gramokoak. Ez dago, beraz, alde handirik biek aukeratutakoen artean.
Irujo, iazko txapela irabazi zuenean, alabarekin


Faborito nagusia Irujo da. Bera da gaur egun kategoriako txapelduna, aurreko finala berak irabazi baitzuen. Olaizolak, gainera, behatz babesle batekin jokatu beharko du. Izan ere, orain dela aste batzuk hatza apurtu zuen, eta oraindik guztiz osatu gabe dago. Arrazoi horrengatik atzeratu dute finala bi aldiz. Hasiera batean azaroaren amaieran jokatzekoa zen bi pilotarien arteko norgehiagoka.

Ez da bi pilotari hauek elkarren aurka jokatzen duten lehen finala izango. 2008an ere euren artean jokatu zen laut’erdiko finala, eta kasu hartan Olaizolak irabazi zuen txapela, 22-17 emaitzarekin. Izan ere, Olaizolaren aurrekariak aipatzeko modukoak dira: hiru aldiz heldu da finalera, eta hiruetan irabazi dio aurkariari. Ikusi egin beharko da zer gertatzen den oraingoan.
Bideo honetan ikus daiteke Olaizolak erabiliko duen hatz babeslea nolakoa izango den.

Egoitz Murgoitiok irabazi du Puente Viesgoko lasterketa

Maialen Igartua
Egoitz Murgoitio

Sorpresarik ezean, Egoitz Murgoitio bizkaitarrak irabaziko du aurtengo Espainiako kopa. Hiru lasterketa egin dituzte dagoeneko, eta hiruetan lehena izan da Murgoitio. Hala, Igandean Alcobendasen jokatuko den lasterketan, Murgoitiok lehen hamar sailkatuen artean gelditzearekin nahikoa dauka lider izateko.

Puente Viesgokoa izan da azken garaipena. Abadiñoarra bakarrik ailegatu da helmugara, eta bigarren sailkatuari minutu bateko aldea atera dio. Aitor Hernandez izan da bigarren sailkatua, Orbea taldekoa. Hirugarrena, berriz, Isaac Suarez izan da, Bioracer BH taldekoa.

Kasualitatez, ala ez, Espainiako kopako sailkapen nagusian ere hiru txirrundalari horiek daude lehen hiru postuetan. 75 puntu ditu Murgoitiok, 54 Hernandezek eta 52 Suarezek.
Aitor Hernandez, bigarren sailkatua


Puente Viesgoko lasterketan Oscar Vazquez galiziarrak aurre hartu dio Murgoitiori lehen kilometroetan. Abadiñoarrak, ordea, laster lortu du aurre hartzea, eta lasterketaren amaiera arte joan da buruan, erritmoa harturik.  “Nire asmoa ez zen lasterketa bakarrik egitea. Vazquez gogor hasi da, baina segituan apaldu da eta bakarrik geratu naiz aurrean. Gustora sentituko nintzen erritmoa hartu dut, eta Hernandezi aldea areagotzen saiatu naiz”, adierazi du Murgoitiok.

Lasterketako zirkuitoak ere lagundu dio abadiñoarrari. Hasierako zatian lokatz apur bat zegoen, baina goizak aurrera egin ahala lehortu egin zen, eta zirkuitoa ondo geratu zen.

Datorren igandeko lasterketari begira, berriz, “irabaztera” joango dela adierazi du Murgoitiok, “eta gero gerokoak”.

viernes, 9 de diciembre de 2011

NBAk atzera bota du Lakers eta Hornets-en arteko transferentzia


Egoitz Ingunza

"Zoramena izan da". Horiek dira Pau Gasolek bere twitter ofizialean idatzitako berbak. Atzoko gauari buruz ari da. Lakers-etatik joateko zorian egon da pivot kataluniarra, baina azkenean NBAk ez du onartu hiru-aldeko transferentzia, "saskibaloiaren onerako".

Transferentzia hurrengoa zen. Pau Gasol eta Lamar Odom Lakers-tik New Orleans Hornetsetara joango ziren, Chris Paul joko-antolatzaileagatik. Ondoren, Gasol New Orleansetik Houstonera joango zen Scola, Martin eta Dragic-gatik.

Mugimendu horiek ez dira NBAko beste taldeen jabeen gustokoak izan. Dan Gilbert, Cavaliersen jabeak, idatzi bat helarazi zion NBAko komisinario David Stern-i. Bertan, operazioaren kontra agertu da, talde kaliforniarrak onura ekonomikoak lortuko litukelako. Gilberten ustez, ez da inon ikusi talde batek "jokalari onena lortzea eta gainera dirua aurreztea".

Paul-en fitxaketaren ostean LA Lakersek Dwight Howard pivot-a eraman nahi zuten Kalifornia aldera, euren Big Three propioa izateko. Baina, hori ere bertan behera geratu da.Orlando Magiceko pivotak Los Angeles alde batera utzi, eta New Jersey aukeratu du hurrengo denboraldian jokatzeko.



Bai Paulen, bai Howarden kasuak bereziak dira. Hastear dagoen denboraldia amaitzean agente libreak izango dira, hau da, kontratua amaituko dute. Horregatik, euren taldeek hori gertatu baino lehen nahi dituzte transferitu.

jueves, 8 de diciembre de 2011

Benzema edo Higuain?¿

Haizea Holgado Olleta

Bi egun falta dira Klasikoa jokatzeko eta estrategiak airean daude. Real Madrilek Bartzelonaren aurka jokatuko du larunbatean (Abenduak 10) Santiago Bernabéu Estadioan. Dena prest dago. Afizioa irrikan dago ikuskizunaz gosatzeko. Baina horain entrenatazialeen unea da, jokalariak aukeratu egin behar dira, eta badirudi R. Madrilen aurrelarien dueloa egongo dela. Bat bakarrik jolastuko du, baina nork izango da? Higuaín edo Benzema?

Atzo (Abenduak 7) Madrilek AJAXen aurka jokatu zuen eta bertan Mourinhok hurrengo emanaldirako bitalak diren pista batzuk esan zituen. Benzema hasi zen jokatzen AJAXen aurka, baina 53. minutuan Mourinhok Higuaínengatik aldatu zuen. Klasikoan Higuaín da titularra, baina Markako erredaktoreentzat, Mourinok azken partiduan erabilitako estrategia bera erabiliko du, hots, hasierazn Benzema atera eta geroago Higuaínengatik aldatu. Dena den, kontuan izan behar ditugu entrenatzaileak esandakoak: "Larunbatekoa partida bat gehiago da, bertan, Cristianoeta Di María jokatuko dute, eta Benzema edo Higuaín". 

Atzoko partidaren ostean Higuaínek ere hitz egin zuen, eta klasikoan nork jokatuko duen ez dakiela esan zuen. "Ez dakit. Ez da nire erabakia. Pozik nago taldea lagundu ahal izanaz, eta orain egin behar dudana deskantsatzea eta hurrengo partidan pentsatzea da".

martes, 6 de diciembre de 2011

Mendizabalek irabazi du lau'terdiko bigarren mailako txapelketa

Maialen Igartua
Aitor Mendizabal


Lau´terdikobigarren mailako txapelketak badu irabazlea: Aitor Mendizabal antzuolarra. Larunbatean jokatu zuten finala, Tolosako Beotibar pilotalekuan. Esptephan Lemuno kolonbiarra izan zen bere aurkaria, eta 15ean utzi zuen. Datorren denboraldian lehenengo mailan jokatuko du Mendizabalek, txapelketa irabazi izanagatik.

Txapelketa borobila egin du Antzuolakoak. Sei partida jokatu ditu denera, eta guztiak irabazi ditu. Eta hori guztia, debutatu eta bost hilabete eskasera. Izan ere, joan den uztailaren 17an egin zuen debuta Mendizabalek, Zarautzen.

Larunbateko partidan ere ederki aritu zen Mendizabal. Akatsak egin zituen arren, markagailuan kontuan izateko moduko aldearekin aritu zen (1-5, 4-11 eta 7-17). Lemunori dagokionez, berriz, agerian geratu zen eskuek min egiten ziotela, eta ezinean zebilela. Mendizabalen atzetik ibili zen partida osoan, eta ez zuen une batean ere pilota kontrolpean izan.
Lemuno

Frontoian ez zuen babes faltarik izan Mendizabalek; han ziren bere herriko lagunak. Hala, ospakizunak ez ziren frontoian amaitu. Tolosako tabernetan jarraitu zuten antzuolarrek, goizaldera arte. Hala jakinarazi zuen Mendizabalen Diario Vascori emandako elkarrizketan.

Lehenengo mailako laut’erdiko finala, berriz, hilaren 11n jokatuko da, datorren igandean hain zuzen ere. Azaroaren amaieran jokatzekoa zen Aimar Olaizola goizuetarraren eta Juan Martinez de Irujo errioxarraren arteko norgehiagoka, baina atzeratu egin behar izan zuten abenduaren 4ra lehenik, eta 11ra azkenik. Izan ere, Olaizolak lesioa du behatzean, eta berak eskatu zuen finala atzeratzeko.

Xavi, Cristiano Ronaldo eta Messi dira 2011ko Urrezko Baloiaren finalistak

Maialen Igartua



Datorren urtarrilaren 9an banatuko dituzte 2011ko urrezko baloiaren saria. Jakiteko dago oraindik zeini emango dioten saria, baina FIFAk jakinarazi duenez, Lionel Messi, Xavi Hernandez eta Cristiano Ronaldo dira hiru finalistak.

Duela bi urte ere, 2009. urtean, hiru jokalari horiek izan ziren finalistak. Orduan Messik irabazi zuen urrezko baloia, Ronaldo bigarren geratu zen, eta Xavi hirugarren. 2009ko Urrezko Baloiaren saria, gainera, France Football erakundeak bakarrik ematen zuen. Aurtengoa, berriz, France Football eta FIFAk batera emango dute.

Messi, Xavi eta Cristiano Ronaldo

Aurtengo saria ere Messik irabaziko duela uste dute gehienek. 2009koaz gain, iazko Urrezko Baloia ere berak irabazi zuen. Mundo Deportivo egunkariaren webgunean egiten ari diren inkestan argi ikus daiteke jendearen iritzia: saria Messik irabaziko duela uste du botoa eman dutenen %56ak, Xavik irabaziko duela %34k eta Ronaldok irabaziko duela %10k. Hemen duzue aurreko 60 urteetan saria irabazi zutenen zerrenda.

Urrezko Baloia ez ezik, Munduko Entrenatzaile Onenaren saria ere jokoan dago. Pep Guardiola dago finalisten artean, Barcako entrenatzailea. Liga, Championsa, Espainiako Supercopa eta Europako Supercopa irabazi ditu talde kataluniarrak Guardiolarekin. Bestalde, Alex Ferguson eta Jose Mourinho ere finalisten artean daude. Real Madrilek Errege Kopa irabazi zuen joan den denboraldian Mourinhorekin.

Pep Guardiola
Kasu honetan ere egin du Mundo Deportivok inkesta, eta irakurle gehienek uste dute entrenatzaile onenaren saria Guardiolari emango diotela (%89ak). %10k uste du saria Mourinhori emango diotela uste du, eta %2ak baino ez du uste saritua Ferguson izango dela. Ikusi egin beharko da.

lunes, 5 de diciembre de 2011

Rafa Nadalek bosgarren Davis Kopa irabazi du


Haizea Holgado Olleta

Rafa Nadalek bosgarren Davis Kopa irabazi du.  Juan Martin Del Potrorek aurka jokatu du eta emaitzak  1-6, 6-4, 6-1 eta 7-6 dira. Argentinak 3-1 galdu du Sevillako Cartujan jokatutako finala eta Espainiak bosgarren titulua lortu du.


Rafa Nadalek 4 ordu behar izan ditu Del Potro gainditzeko. Argentinako tenislariak partida bikaina jokatu du, baina ezin izan du Nadal gainditu, asko borrokatu baitu.
Espainiak aurten bosgarren titulua lortu du. Primerako tenislariak ditu, izan ere, azken hamar urteetan kopa guztiak lortu ditu. 2000. eta 2009. urteetan Bartzelonan irabazi zuen Australia eta Txekiar Errepublikaren aurka eta 2008. urtean Argentina Mar del Platan gainditu zuen. Sevillan 2004. urtean Estatu Batuen aurka ere lortu zuen kopa.