domingo, 20 de noviembre de 2011

Goran Dragic fitxatu du Caja Laboral Baskoniak

Egoitz Ingunza

Baskoniak badu joko antolatzaile berria, Goran Dragic (Ljubljana, Eslovenia, 1986). Houston Rocketsen jokalaria Gasteizen egongo da NBAko lockout-a bukatu arte. Fitxaketa honekin, Baskoniak Reggie Williamsen tokia beteko du. Amerikarra lau aste egon beharko da jokatu gabe, eskuineko belaunean bihurritua izan ostean.

Dragic ez da playmaker ohikoa. Joko antolatzaile postuaz gain, eskoltaz ere jokatu dezake esloveniarrak.

Goran Dragicek Endesa Liga ezagutzen du, 2006an Baskoniak KD Slovanetik  fitxatu baitzuen, baina Polaris Murcian egon zen utzita. Hurrengo denboraldian bere herrialdera bueltatu zen, KK Union Olimpijara.

2008an NBAra iritsi zen. Draftean San Antonio Spursek aukeratu zuen, 45.postuan. Baina, Phoenik Sunsera bidali zuten, Malick Hairstonen ordez. Hiru denboraldi eman zituen Arizonako taldean Houston Rocketsera heldu baino lehen. NBAn 6.8 puntu eta 2.7 asistentzia egin ditu bataz beste hiru urte horietan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario