domingo, 27 de noviembre de 2011

Galeseko futbol hautatzailea hilik aurkitu dute

Egoitz Ingunza
Gary Speed, Galeseko hautatzailea, hilik aurkitu dute goizeko 7ak inguruan. Reuters agentziakjakinarazi duenez, 42 urteko jokalari ohi eta entrenatzailea urkatuta agertu da Huntingtoneko bere etxean. Agentzia britainiarrak baieztatu duenez, poliziak ez ditu “egoera susmagarririk aurkitu heriotzaren inguruan”.

Galeseko futbol federazioak argitaratutako komunikatuan, euren “dolua” helarazi nahi izan dio familiari, eta “momentu triste hauetan, euren pribatutasuna errespetatzea” eskatzen du. 

Gary Speed jokalari historikoa zen bai Galeseko selekzioan, bai Ingalaterrako Premier Leaguean. Britania Handiko futbol lehen bi mailetan 677 partidu jokatu zituen 1988tik 2010ra. 22 urte horietan 103 gol lortu zituen Leeds United, Everton FC, Newcastle United, Bolton Wanderers eta Sheffield United taldeetan. Premier Leaguean 535 partidu jokatzea lortu zuen.

Sheffielden erretiratu zen 2010, 40 urte zituela eta entrenatzaile izatera pasatu zen. Lehengo Sheffield United bertan, eta iazko abuztutik aurrera, Galeseko futbol selekzioan.

Galeseko selekzioarekin 85 partidutan zelairatu zen. Taldearen kapitaina izan zen urte askotan zehar, eta oso pertsona errespetatua zen Erresuma Batuanko. Horregatik, bere heriotza oso gertaera gogorra izan da britainiar futbolarentzat. Horrela, Michael Owenek bere twitterrean idatzi du "Ezin ditut sinetsi Gary Speed-i buruzko berriak.  Orain dela egun gutxi ikusi genuen elkar, gure haurrak eskolan uzten genbiltzala. Harrituta nago".

Gary Speed gogoratzeko Leeds Unitedeko jarraitzaile batek egindako bideo omenaldia:


No hay comentarios:

Publicar un comentario