miércoles, 23 de noviembre de 2011

Aimar Olaizola: “Behatza apurtuta eta mugituta daukat”

Maialen Igartua
Aimar Olaizola, lesionatutako hatza erakusten


Aimar Olaizola pilotari goizuetarraren lesioa hasieran uste baino larriagoa da. Hezurra pitzaturik zuela uste zuten medikuek hasiera batean, baina atzo erradiografia bat egin zioten Gasteizko ospitalean, eta Olaizolaren esanetan, “argi ikus daiteke hatza apurtuta dagoela, eta gainera, mugituta”.

Hatza geldirik izateko agindu diote medikuek, eta mugi ez dezan, lotu egin diote. “Titare moduko bat jarri didate”, adierazi du Olaizolak. Hala, baliteke  lau’terdiko txapelketako finala ere behatza loturik jokatu behar izatea.

Izan ere, datorren abenduaren 4ean Juan Martinez de Irujoren aurka jokatu beharko du Olaizolak. Hasiera batean datorren igandean jokatzeko zen finala, baina goizuetarrak eguna atzeratzeko eskatu zuen lesioa medio. Orain, berriz, lesioa uste baino larriagoa dela jakinda, baliteke finala gehiago atzeratzea. Dena den, Olaizolak oraindik ez du halakorik eskatu. “Oraindik beste hamar egun geratzen zaizkit errekuperatzeko, eta egun horiek aprobetxatzen saiatuko naiz, hatza hobera egiten ari baita, nik nahi baino astiroago bada ere”.

Mikel Sanchez medikua
Bihar, osteguna, goizuetarrak berriro egingo dio bisita Mikel Sanchez medikuari, hatzaren garapenak ikusteko, eta jokatzeko hobekien etortzen zaion “titarea” aukeratzeko. Titare ezberdinak probatuko ditu entrenamenduetan, finalerako egokiena zein den erabaki ahal izateko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario