jueves, 24 de noviembre de 2011

Lehen aldiz Korsikan hasiko da 2013ko Frantziako Tourra

Maialen Igartua


Bi urte falta dira oraindik, baina erabakia hartuta dago jada. 2013ko Frantziako Tourra Korsikan hasiko da. Lasterketa sortu zenetik 100 urte pasa badira ere, lehenengo aldiz hasiko da Korsikan. Orain arte ezinezkoa izan da, txirrindu lasterketa bat irla batean hasteak dituen zailtasunengatik. Orain, ordea, oztopo horiek gainditu dituztela dirudi.
Korsikako uhartea


Tourraren antolatzaileek eta Paul Giacobbi Korsikako presidenteak eman dute berria, eta datorren abenduaren 6an egingo duten prentsaurrekoan informazio gehiago emango dutela adierazi dute. Dena den, dagoeneko zabaldu dira 2013ko Tourraren xehetasun batzuk. Corse Matin egunkarian argitaratu dutenez, lasterketaren hiru etapa lehiatuko dituzte Korsikan. Nahiko gogorrak izango dira hiru etapa horiek, mendikoak eta aldapatsuak.

2013a baino lehen badugu beste Frantziako Tourreko lasterketa bat, ordea,  2012koa hain zuzen. Aurtengo edizioan banakako erlojuz kontrako etapa luze bakarra egon da, 2012an bi egongo dira eta atariko bat. Liejan hasiko da 6.1 kilometroko atariko etaparekin. 9. etapan Arc-et-Senans eta Besançon arteko 38 kilometroko erlojupekoa egongo da eta Eliseoetako bezperan beste bat jokatuko da, 52 kilometrokoa Bonneval eta Chartresen artean.

Cadel Evans
Hurrengo urterako faboritoa Cadel Evans da, aurtengo irabazlea. Alberto Contadorrek, berriz, itxaron egin beharko du parte har dezakeen ala ez jakiteko. Iaz, izan ere, salatu egin zuten klenbuterolagatik positibo eman zuelako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario