domingo, 18 de septiembre de 2011

Europako txapeldun bilakatu da Espainia, bigarren aldiz



Europako txapeldun bilakatu da Espainia, Frantziako selekzioa 98-85 irabazi ostean. Erasoan partidu ikaragarria jokatu dute talde biek. Hori agerian geratzen da markagailuari begiratzean. Finaletan normalean oso arraroa izaten da 100 puntutik hain gertu geratzea.

Txapelketa guztian zehar indartsuenak zirela demostratu dute Frantziak eta Espainiak. Eta gaurko finalean ere hori agerian geratu da. Uztaiari begira asko asmatu dute biek, baina, Espainia atzean lanean hasi denean Frantziak ez du askorik egiteko aukerarik izan.

Juan Carlos Navarroren (Eurobasketeko MVP izendatua partidu amaieran) 27 puntuetan eta Pau Gasolen 19 puntuetan oinarritu du garaipena Espainiako saskibaloi selekzioak. Frantzian Tony Parkerrek (26 puntu) ezin izan dio partiduari bere erritmoa eman. Gainera, defentsan ez da txapelketa guztian zehar egon  den bezain egonkor aurkitu gaurkoan.

Partidu hasiera berdintsua izan da, Espainia oso txarto defendatzen hasi delako. Lehen laurdena 25-20 bukatu da Scarioloren taldekoen alden. Bigarren laurdenean aurrerapauso bat eman du Espainiak, defentsan batik bat. Aipatzekoak dira Ibakaren 5 tapoiak. Erasoan gainera indartsu jarraitu dute. Frantziak partiduari eutsi dio, hiru puntuko jaurtiketetan oinarrituz: lehen zatian 10/6 ko portzentajea izan du.

Bigarren zati hasieran Espainiak diferentzia handiena lortu du markagailuan, hamahiru puntukoa. Hala ere, Frantziak adoretsu jarraitu lanean, eta ez du partidua galdutzat eman. Hirugarren laurden hau 25-21 amaitu da Espainiaren alde.

Azkeneko laurdenean ez da Frantziaren erreakziorik eman, eta Espainiak estutasunik gabe eutsi dio garaipenari.

No hay comentarios:

Publicar un comentario