martes, 20 de septiembre de 2011

ARITZ ARANBURUK IRABAZI DU FERROLEKO PROBA


Aritz Aranburu

Cabreiroa Pantin Classic PRO txapelketa irabazi du Aritz Aranburu surflari zarauztarrak. Bost izarreko balioa du proba horrek, eta Ferrolen egin dute, Galizian. Sei eguneko proba izan da, eta, eguraldia lagun, egunero egunero izan dituzte olatuak.
BIDEOA (SAKATU HEMEN IKUSTEKO)

Finalerdietan Glenn Hell irlandarra mendean hartu ondoren, Santiago Muniz argentinarraren aurka lehiatu behar izan zuen Aranburuk finalean. Gogor lehiatu ziren biak ala biak, baina Aranburu atera zen garaile 13,67 punturekin. Munizek, berriz, 8,93 puntu baino ez zituen lortu.

Finala
Aritz Aranburu (EUS) 13.67 / Santiago Muniz (ARG) 8.93


Finalerdiak
Santiago Muniz (ARG) 14.06 / Chris Friend (AUS) 9.07
Aritz Aranburu (EUS) 16.84 / Glen Hall (IRL) 11.84


“Eskuinetik aritzea pentsatu nuen hasieran, baina segituan konturatu nintzen korronte handia zegoela. Erdira joan nintzen, eta gauzak askoz hobeto joan zitzaizkidan”, adierazi du Aranburuk. “Hainbeste eragin behar izan diot taulari, ezen besoek min ematen baitidate”.
Txapelketa irabazteaz gain, Aranburu izan zen olatu batengatik puntuazio altuena jaso zuena (9,17 puntu), eta baita manga batean puntu gehien jaso zituena ere: 16,84 puntu jaso zituen 20tik.

Santiago Muniz
Munizek, berriz, argentinar batek inoiz lortu duen emaitzarik onena lortu du Ferrolen, 18 urte besterik ez dituela. “Neka neka eginda nago; aste gogorra izan da, itsasoa indartsu zegoen, eta akituta ailegatu naiz finalera”, adierazi du Munizek. “Dena den, oso gustora nago, oroitzapen zoragarriak daramatzat, eta beti itzuliko naiz txapelketa honetara”.

No hay comentarios:

Publicar un comentario