domingo, 18 de septiembre de 2011

ZORTZI BANDERA LORTUTA...KAIKU TXAPELDUN!!

Kaiku taldeak irabazi du aurtengo San Miguel liga (bideoa). Jose Luis Kortaren mutilak fin ibili dira, eta zortzi bandera eskuratu dituzte guztira aurtengo denboraldian. Gaur izan da finala, Portugaleteko estropadetan, baina atzorako jakina zen liga irabazi zutela. Bermeon izan zen atzoko jardunaldia, eta Hondarribiak irabazi zuen. Kaiku, berriz, bosgarren postuan geratu zen. Ez zen bere egunik onena izan, bistan denez, baina txapeldun izateko adina puntu lortu zituzten. Garaipena ospatzeko, Sestaoko herritarrek ongietorri ekitaldia egingo diete gaur arraunlariei.
Kaiku taldeko arraunlariak Donostian, joan den igandean.
Gaur gertatuak gertatu, bazekiten liga irabazia zutela, baina gogor saiatu dira hala ere Kaikukoak. Portugaleteko estropadetan, lehenbizikoak izan dira Sestaoko mutilak. Urdaibaik baino 7 segundo gutxiago behar izan dituzte helmugara ailegatzeko. Sailkapen nagusian ere Urdaibai geratu da bigarren, eta hirugarrena, berriz, Hondarribia izan da.


Sailkapen nagusia:
1 Kaiku Ambilamp 186 puntu
2 Urdaibai Umpro Avia 170
3 Hondarribia Orsa 168
4 San Juan Iberdrola 150
5 Tiran Pereira 140
6 Pedreña 138
7 Astillero 137
8 San Pedro Ecolmare 82
9 Castro 65
10 Zumaia Altuna y Uria 56
11 Camargo 46
12 Orio Amenabar 45


Pozik daude Kaikukoak, ez baita gutxiagorako, baina ez dira bakarrak. Portugaletek eta Zierbenak ere badute zer ospatua, San Miguel ligara igotzea lortu baitute. Batzuk igotzeko beste batzuk jaitsi behar dira, ordea: Camargo eta Oriori tokatu zaie festaren alde garratza bizitzea. Urdaibai auzia, dena den, erabakitzeko dago oraindik. Urdaibai San Miguel Ligatik kanporatuko balute, Camargok bertan jarraituko luke.


Camargokoen ontzia

No hay comentarios:

Publicar un comentario