Egoitz Ingunza
Javier Clementek Kamerungo hautatzaile izateari utzi dio. Ez du 2012ko Afrikako Koparako sailkapena lortu, nahiz eta azken partiduan, ostiralekoan, Kongoko Errepublika Demokratikoaren aurka 3-2 irabazi. Ez du beraz, Afrikako Nazioen Txapelketarako txartela lortu, Kamerunekin fitxatu zuenean ezarritako helburu nagusia.

Duela aste bat, beste polemika batean murgilduta agertu zen Clemente: Kamerungo komunikabide batzuk Lemonako jokalari bat konbokatuz probetxua ateratzen zuela publikatu zuten. Bizkaitarrak guztia ezeztatu zuen, baita Lemonako presidenteak baita ere.
No hay comentarios:
Publicar un comentario